Skull & Bones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skull & Bones
Datuak
Motafraternity (en) Itzuli, Collegiate secret societies in North America (en) Itzuli eta Isilpeko elkartea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1832
Sortzailea

Skull & Bones (euskaraz: «Garezurra eta Hezurrak») AEBtako Connecticut estatuko New Haven hirian dagoen Yale Unibertsitateko isilpeko elkarte bat da. AEBtako kultura herrikoian maiz konspirazioaren teoriekin lotu izan da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1832an Phi Beta Kappa anaitasuneko William Huntington Russell eta Alphonso Taft kideek sortu zuten. Lehen Garezur taldea 1832-1833 ikasturtean eratu zen. 1992. urtera arte elkarteak ez zuen emakumezkorik onartu.

Usadioz, Yale Daily News aldizkariak Yale Unibertsitatean zeuden isilpeko elkarte guztietako kide berrien izenak argitaratu ohi zituen, baina praktika hau 1960ko hamarkadako ikasleen matxinaden ondoren laga zen. Ordutik aurrera, campusean The Rumpus izeneko agerkaria berrezarri da. Hortaz, gaur egungo kideen zerrenda eta elkartearen jarduerak ofizialki ezagutzera ematen ez diren arren, bere kideetako batzuk nortzuk diren jakingai da. Elkarteak kide berriak graduazio aurreko urteko ikasleen artean aukeratu ohi ditu.

Elkarteak izen ona eta ospea bereganatzeko asmoz, amerikar futbol nahiz arraun taldeko kapitainak eta Yale Daily News eta Yale Lit aldizkariko jende nabarmena aukeratu ohi zituen.

1873ko urriaren 13an 'The Iconoclast ikasle egunkariak Skulls & Bones elkartearen aurkako idazkia argitaratu zuen.[1]

« "O I may our Yale so fondly loved,

The Skulls and Bones beware, Avoid it like a faithless friend, A serpent in his lair."

»
The Iconoclast, 1873ko urriaren 13a[2]
« "Oi, gure Yale hain goxoki maitatua,

Garezur eta Hezurretatik ohartarazten zaitut, Ekidin ditzazu lagun sinisgabearen antzera, Sugea bere gordelekuan."

»
The Iconoclast, 1873ko urriaren 13a[3]

1876ko irailaren 29an elkartearen egoitzan ikasle batzuk sartu, artxiboak ohostu eta lekua ikasle egunkari batean argitaratutako SKULL AND BONES, An account of the break-in "Bones Temple" 1876 izeneko artikuluan deskribatu zuten.[4]

Kide nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isilpeko elkarte honek AEBko gizarteko goi mailako familia eta belaunaldietako senideak izen emanak egotearen ospea du, hasi George W. Bush semea, George H. W. Bush aita edota William Howard Taft presidenteetatik eta AEBko Gorte Goreneko epaileak, negozio gizonak nahiz senatarietaraino, tartean, gaur egun Barack Obama presidentearen administrazioko Estatu Idazkaria den John Kerry bera ere.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antony Sutton, America's Secret Establishment: An Introduction to the Order of Skull & Bones (ingelesezko online bertsioa, 174. orr.)
  2. Antony Sutton, America's Secret Establishment: An Introduction to the Order of Skull & Bones (ingelesezko online bertsioa, 180. orr.)
  3. Antony Sutton, Amerikako Isilpeko Elkarteen Ezartzea: Garezurra eta Hezurren Ordenari buruzko Hitzaurrea (ingelesezko online bertsioa, 180. orr.)
  4. Antony Sutton, America's Secret Establishment: An Introduction to the Order of Skull & Bones (versión en línea p. 159-160)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]