Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa

Bizitza
JaiotzaCelle Castle (en) Itzuli1666ko irailaren 15a
Herrialdea Alemania
 Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaAhlden House (en) Itzuli1726ko azaroaren 13a (60 urte)
Hobiratze lekuaFürstengruft (en) Itzuli
Familia
AitaGeorge William of Brunswick-Lüneburg-Celle
AmaÉléonore Desmier d'Olbreuse
Ezkontidea(k)Jurgi I.a Erresuma Batukoa  (1682ko azaroaren 21a -
Seme-alabak
LeinuaHouse of Hanover (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
JarduerakSocialitea eta politikaria

Find a Grave: 8476410 Edit the value on Wikidata

Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa (Celle, 1666ko irailaren 15a - Ahlden, 1726ko azaroaren 13) Jurgi Gilen Brunswick-Lüneburgekoa eta Éléonore Desmier d'Olbreuseren alaba zen. Alaba ilegitimo gisa jaioa, bere gurasoak jaiotzaren ostean ezkondu ziren. 1674an ama Harburgeko Anderea eta Wilhelmburgeko kontesa izendatu zuten, Sofia Doroteak ere izango zituen tituluak.

Bere gurasoen ezkontza ez zen ongi ikusi Lüneburgeko lurralde guztiak ezkontzekin berriro batu nahi zituen familiaren aldetik. Sofia Dorotea alaba bakarra izanda, bere aitaren lurralde oinordekoa zen, 1680tik aurrera bere aitak Brunswick-Lüneburgeko oinordekoa zela onartu baitzuen. Horregatik bere ezkontza Jurgi Luis Brunswick-Lüneburgekoarekin adostu zen, konderria familiaren esku gera zedin. Ezkontza ez zen eurentzat ona izan, Sofia Dorotea familiak gaizki ikusten zuelako.

Sofia Doroteak Filipe Kristobal Königsmarckekoa ezagutu zuen, eta honek Hannoverretik ihes egiten saiatzen lagundu zion birritan. 1694an kontea erail zuten, ziurenik Sofia Dorotearen senarraren enkarguz, eta dibortzioa eskatu zuen. Sofia Dorotearen aitaren eskariz, Ahldeneko gazteluan gartzelaratu zuten, bere seme-alabak ikusi gabe. Bertan eman zituen 30 urte.

1714an bere senarra Erresuma Batuko errege izendatu zuten, Ana Erresuma Batukoa hil zelako seme-alaba bizirik utzi gabe. Bere aurretik beste 50 pertsona zeuden zerrendan, baina guztiak ziren katoliko eta Jurgi protestantea zen, beharrezkoa Erresuma Batuko tronoa eskuratzeko. Sofia Dorotearekin izandako semea Jurgi II.a Erresuma Batukoa izan zen, eta alaba Sofia Dorotea Hannoverkoa Prusiako Erresumako erregina.