Sol Invictus

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sol Invictus
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakSol (en) Itzuli, Sun (en) Itzuli eta Elagabalus (en) Itzuli
OgibideaEguzkiaren jainko eta jainkosak
Artikulu hau erromatar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sol».

Sol Invictus edo Sol[1] (latinez: Sol Invictus; eusk. 'garaitu gabeko eguzki') Erromatarren eguzki-jainkoa izan zen. Sol Invictusen jaiotza (Dies Natalis Solis Invictus) ilunpeari gailentzen zitzaion eguzki berri bat jaiotza adierazten zuen eta neguko solstizioaren amaieratik aurrera (abenduak 21) egunak luzeagoak bihurtuko zirela ospatzen zen. Jaialdi hau abenduaren 22tik 25era ospatzen zen.

274. urtean Aureliano enperadoreak ofizial bihurtu zuen Sol Invictusen gurtza, beste erromatar tradizioekin batera[2]. Aurelianoren ondorengo enperadoreek asko lagundu zioten jainko honi, eta Konstantino I.a iritsi arte egindako txanponetan agertu zen. Gero, Julianok Helios jainko bakartzat joko zuen, eta gainerako jainkoak jainko bakar horren adierazpen soiltzat. Enperadore honen denboran eguzkiaren erlijioa inperio barruko erlijio ofizial bihurtu zen.

XII. mendeko testu baten arabera,[3] solstizio inguruan erromatarrek Dies Natalis Solis Invicti (garaitu gabeko eguzkiaren jaiotza) izeneko jaialdia ospatzen zuten eta kristauek data hori aukeratu zuten Gabonetarako.[4] Hala ere, egungo adituek ez dute teoria guztiz onartu.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Die römischen Kaiser 55 historische Portraits von Caesar bis Iustinian. (2., durchges. Aufl. argitaraldia) 2001 ISBN 978-3-406-47288-6. PMC 231866747. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. MacMullen, Ramsay. (1997). Christianity and Paganism in the Fourth to Eighth Centuries. Yale, 155 or..
  4. Burnett Tylor, Edward. (1871). Researches Into the Development of Mythology, Philosophy, Religion, Art, and Custom. 2 Londres: John Murray, 270 or..
  5. Adrian Hastings, Alistair Mason, Hugh Pyper, ed. The Oxford Companion to Christian Thought. Oxford University Press, 114 or. ISBN 978-0-19860024-4..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.