Spegazzini glaziarra

Koordenatuak: 50°12′S 73°24′W / 50.2°S 73.4°W / -50.2; -73.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Spegazzini glaziarra
Datu orokorrak
Motaglaziar
EponimoaCarlos Luis Spegazzini
Geografia
Map
Koordenatuak50°12′S 73°24′W / 50.2°S 73.4°W / -50.2; -73.4
MendikateaAndeetako Patagonia
Babestutako-eremuaBernardo O'Higgins National Park (en) Itzuli
Los Glaciares

Spegazzini glaziarra (gaztelaniaz: Glaciar Spegazzini) Argentinako Patagoniako hego-ekialdean, Santa Cruzko probintzian, Txileko mugatik hurbil, dagoen glaziarra da. Glaziarren Parke Nazionalaren barnean dago. 25 kmko luzera eta, batez beste, 1,5 kmko zabalera dauzka, eta 66 km²ko eremua hartzen du. Aurrealdeko hormak 135 mko garaiera du[1]. Izena, eskualdeko landaredia ikertu zuen Carlos Luis Spegazzini botanikariaren omenezkoa da.

Perito Moreno bezala, Hego Patagoniako izotz-zelaian du sorburua eta Lago Argentinoraino iristen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Glaciar Spegazzini. losglaciares.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spegazzini glaziarra Aldatu lotura Wikidatan