Stenka Razin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stenka Razin

Bizitza
JaiotzaPugachyovskaya (en) Itzuli eta Starocherkasskaya (en) Itzuli, 1630
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaMosku1671ko ekainaren 6a (juliotar egutegia) (40/41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: dismemberment (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakerreboltaria eta Erresistentziaren kidea
Zerbitzu militarra
GraduaAtaman
Parte hartutako gatazkakStephan Razin's rising (en) Itzuli
Sangi-Mughan battle (en) Itzuli
Q21636142 Itzuli
Battle of Simbirsk (en) Itzuli
Stenka Razin Volgan, Boris Kustodieven margolana.

Stenka Razin (Zimoveyskaya-Donu, Errusia, 1630Mosku, Errusia, 1671ko ekainaren 16agreg./ekainaren 6ajul.) kosakoen buruzagia izan zen. Errusian, 1667-1670 urteetan, nekazariek egin zuten matxinadako buruzagia eta heroia.

Kosakoen espedizio bateko buruzagi izan zen 1667an, Volga ibairaino; espedizio horrekin bat egin zuten morrontzatik ihesi zihoazen laborariek. Gudaroste horren buru zela, ontzi batzuez jabetu zen Volga ibaian eta Kaspio itsasoan, eta Persiarako ibilbidean bidelapur jardun zuen; 1670ean Volga ibaian gora egin zuen, eta Tsaritsin, Astrakhan eta Saratov hiriak konkistatu zituen. Moskuko eskualderaino ere iritsi zen, baina Simbirskeko hirian gudua galdu eta Don ibaiaren inguruan ezkutatu zen. Aristokraziako jende-taldeek atxilotu ondoren, Moskuko buruzagien esku utzi zuten Razin, eta laurdenkatu egin zuten. Herri-kanta ugaritan aipatzen da Razin heroia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]