Stéfano Casiraghi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stéfano Casiraghi

Bizitza
JaiotzaComo1960ko irailaren 8a
Herrialdea Italia
HeriotzaMonte-Carlo1990eko urriaren 3a (30 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: itotzea
Familia
Ezkontidea(k)Karolina Monakokoa  (1983, 1983ko abenduaren 29a -  1990)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta Socialitea

IMDB: nm2058843 Find a Grave: 17905765 Edit the value on Wikidata

Stéfano Casiraghi (Como (Italia), 1960ko irailaren 8a - Monte-Carlo (Monako), 1990eko urriaren 3a) enpresari italiar bat izan zen, 1983az geroztik eta hil arte, Carolina Monakokoa printzesarekin ezkonduta egon zen, Rainiero III.a Monakokoa eta Grace Kellyren oinordeko alaba zenarekin, alegia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko urria: Stéfano Casiraghi, Stephanie printzesa, Carolina printzesa, Rainiero III.a printzea, Nancy Reagan eta Robert Adams idazkaria Grace Kellyren bustoaren aurkezpenean.

Stéfano Casiraghi Comon jaio zen, Italian, 1960ko irailaren 8an. Giancarlo Casiraghi eta Fernanda Biffiren semea izan zen. Villa Cigognen eman zituen lehen urteak, sendiak Fino Mornascon zuen etxaldean. Beste hiru senide ere izan zituen: Marco, Daniele eta Rosalba. Senideen antzera, Milango Bocconi unibertsitatean hasi zen ikasten, baina negozioetarako grina zuen, jada, eta, bi urte geroago, aitarekin hasi zen lanean.

1982an, Casiraghi enpresari aberatsa zen Carolina Monakokoa printzesa ezagutu zuenean. Harreman haren ondorio, Carolina haurdun geratu zen eta, 1983ko abenduaren 29an, bikotea ezkondu egin zen Monakoko Printzearen Jauregian. Ez ziren elizaz ezkondu, Carolina Philippe Junotekin ezkonduta baitzegoen aurrez.

Harreman honek emozio-egonkortasuna ekarri zion Carolinari eta bazirudien familiaren ditxa garaia etorri zela; lasaitasun handia izan zen hori oraindik Grace emazteari dolua gordetzen zion Rainiero III.a Monakokoarentzat.

1984ko ekainaren 8an jaio zen haien lehen semea, Andrea Casiraghi eta, 1986ko abuztuaren 3an, berriz, alaba jaio zitzaien, Carlota Casiraghi. 1987ko irailaren 5ean izan zen, azkenekoz, aita, Pierre Casiraghi jaio zenean. Monakoko tronuaren ondorengotza-lerroan, laugarren, zortzigarren eta zazpigarren postuan kokatzen dira Casiraghiren seme-alabak, ama Carolina eta lehengusu bikiak aurretik dituztelarik. Elizaz ez baziren ezkondu ere, Joan Paulo II.ak legitimitatea eman zien 1993ko otsailean, printzesa eta Junoten ezkontza aurreko urteko ekainean anulatu eta gero.

Enpresari izateaz gain, arrisku handiko kirolaria ere izan zen, abiadura handiko ontzien Off-Shore lehiaketetan parte hartzen zuelarik.

1990eko urriaren 3an hil zen Monte-Carloko uretan, bere Pinot di Pinot ontzian, Off-Shoreko munduko txapelketan. Ezohiko olatu batek bere ontzia irauli zuen modu bortitzean. Kopilutua zen Patrice Innocenti, bizirik irten zen istriputik, baina Stefano, gertakaritik minutu gutxira, hil egin zen[1].

Hiletak Monakoko San Nikolas katedralean izan ziren, 8 urte aurretik, Grace-ren hiletak izan ziren leku berean. Stefano Casiraghiri Monakoko Bakearen kaperan eman zioten lur, Pierre Monakokoa printzea zen Carolinaren aitonaren ondoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]