Suzuko Tamura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suzuko Tamura
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSuzuko Fukuda
JaiotzaNagoia1934ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Japonia
HeriotzaTokio2015eko abuztuaren 3a (81 urte) (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Waseda Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Ainhoa

Suzuko Tamura (japonieraz: 田村 すず子 Tamura Suzuko?, Nagoia, 1934ko urtarrilaren 2a - Tokio, 2015eko abuztuaren 3a) hizkuntzalari eta euskalari japoniarra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagoia hirian jaio zen.[2] Jaiotzez Suzuko Fukuda (japonieraz: 福田すゞ子 Fukuda Suzuko?) zuen izena.[3]

Ainua jatorriz, Tokioko Unibertsitatean lizentziatu zen Hizkuntzalaritzan. Jacques Alliersen eraginez iragan zen euskaraz arduratzera, mintzatze-mailan ez eze, euskal sintaxiari buruzko lanak ere argitaratu baitzuen. Ainhoa izena hartu zuen bataioan.[4]

Waseda Unibertsitateko irakasle emeritua, euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1996ko martxoaren 29an eta ohorezko euskaltzain egin zuten 2000ko urriaren 27an.[5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sintactic Patterns of nouns Japanese, Ainu, Canadian Eskimo and Basque (1983)
  • Ainu (Saru dialektoa) hiztegia (japonieraz: アイヌ語沙流方言辞典 Ainugo Saru Hōgo Jiten?, (1996))

  • アイヌ語の世界』吉川弘文館 (japonieraz: Ainu-go no Sekai?, (2013))

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Suzuko Tamura. .
  2. (Japonieraz) «田村すゞ子» みすず書房 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-01-31) (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  3. (Japonieraz) 青柳, 清子 著. (2020). «田村すゞ子» 愛知近現代女性史人名事典. 2 愛知女性史研究会 編, 43 or..
  4. Kintana Urtiaga, Xabier. (2015). «Suzuko Ainhoa Tamura gogoan» Berria.
  5. «Suzuko Tamura ohorezko euskaltzaina hil da» El Correo 2015/08/05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]