Tabriz

Koordenatuak: 38°04′26″N 46°17′46″E / 38.0739°N 46.2961°E / 38.0739; 46.2961
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tabriz
Irango udalerria
Administrazioa
Estatua Iran
ProbintziaEkialdeko Azerbaijan
Postakodea51368
Geografia
Koordenatuak38°04′26″N 46°17′46″E / 38.0739°N 46.2961°E / 38.0739; 46.2961
Tabriz is located in Iran
Tabriz
Tabriz
Garaiera1.340 metro
Eremua324 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria1.558.693 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia041
Ordu-eremuaUTC+03:30
Webgune ofiziala

Tabriz[1] (persieraz/azerbaijaneraz:تبریز ; tæbˈriːz ahoskatua) Irango ipar-mendebaldeko muturreko hiria da, Ekialdeko Azerbaijan probintziako hiriburua, Quri Txay ibaiaren ertzean kokaturik dagoena. 2011n 1.494.998 biztanle zituen[2]. Unibertsitatea eta aireportua ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabriz ipar-mendebaldeko Iranen dago, Ekialdeko Azerbaijan probintzian, Eynali and Sahand mendiguneen artean. Eskualde horretan lurrikara ugari gertatzen dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak estepako klima hotza dauka, BSk, Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Tabriz, 1951–2010, muturrekoak 1951–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 19.0 25.6 31.2 33.8 39.0 42.0 41.0 38.0 30.6 23.4 21.8 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.3 4.9 10.6 17.0 22.8 28.8 32.8 32.7 28.3 20.7 12.0 5.2 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.7 0.5 5.6 11.5 16.7 22.1 26.0 25.9 21.4 14.5 7.1 1.2 12.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.7 -3.9 0.6 6.0 10.7 15.4 19.3 19.1 14.5 8.4 2.1 -2.9 7.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.0 -22.0 -19.0 -12.0 0.6 4.0 7.0 10.0 4.0 -4.0 -17.0 -19.5 -25.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 22.0 24.2 40.0 51.6 41.1 16.4 5.6 3.3 7.9 22.5 27.1 22.1 283.8
Euri egunak (≥ 1 mm) 4.9 5.3 7.7 8.8 7.3 3.2 1.2 0.6 1.3 4.3 4.9 5.0 54.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 9.3 7.9 4.9 1.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.8 6.2 31.4
Eguzki orduak 125.9 146.3 179.7 200.8 268.7 334.3 352.5 337.7 301.4 231.6 180.3 136.8 2796.0
Hezetasuna (%) 72 69 61 56 50 40 36 36 39 51 65 71 53
Iturria: chaharmahalmet[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendearen bukaeran, mongol agintarien garaian, alegia, Irango hiriburu eta intelektualen gune nagusi izan zen. Safavien garaian, halaber, Persiako hiriburua izan zen. Turkiarren eta errusiarren mende egon zen ondoren. 1946an Azerbaijango Errepublika Demokratikoko hiriburu egin zuten, baina berehala konkistatu zuten irandarrek. Lurrikara ugari izan dira hirian (K.a. 791, K. o. 858, 1041, 1721, 1727, 1780).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abresan (persieraz: آبرسان)‎
  • Vali Asr (persieraz: کوی ولی عصر‎)
  • Elahi Parast (persieraz: کوی الهی پرست‎)
  • Ferdows / Shah Gölü (persieraz: کوی فردوس-شاهگلی‎)
  • Ferexteh (persieraz: کوی فرشته‎)
  • Roxdieh (persieraz: شهرک رشدیه‎)
  • Mirdamad (persieraz: میرداماد‎)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza eta industria (ehungintza, petrolio-findegiak, nekazaritzarako makineria, eraikuntzarako gaiak, motorrak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikara ugari gertatzen diren eremuan dagoen arren monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, 1465-1466 urteetako Musjed-e Kabud meskita (Meskita urdina) eta XIV. mendeko hiri gotortua.

Tabrizko bazarra Ekialde Hurbileko zaharrenetakoa da eta munduko bazar estali handiena. 2010ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Iran: Major Cities. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).
  3. Tabrizeko klima, 1988–2010. chaharmahalmet.ir.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]