Tamesiseko hesia

Koordenatuak: 51°29′52″N 0°02′12″E / 51.4978°N 0.0367°E / 51.4978; 0.0367
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tamesiseko hesia
Thames Barrier
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
HiriaLondres
Kokapen fisikoaTamesis
Ur-masaTamesis
Koordenatuak51°29′52″N 0°02′12″E / 51.4978°N 0.0367°E / 51.4978; 0.0367
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1984
KudeatzaileaGreater London Council Greater London Council
Arkitektura
Dimentsioak20,1 (altuera) × 520 (luzera) m
Webgune ofiziala

Tamesiseko hesia (ingelesez: Thames Barrier), uholdeei aurre egiteko munduko bigarren hesi handiena da. Londresen dago eta Tamesis ibaiaren urak kontrolatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an Ipar itsasoan izandako ekaitz batek Tamesis ibaiaren uraren maila asko igo zuen eta Londresko hainbat eremuk uholdeak jasan zituzten[1]. Hermann Bondik gertaera honen inguruan egindako txostenak sortarazi zuen ibaiean hesi handi bat egiteko ideia. Ate birakarien diseinua Charles Draper-i dagokio. 1974an hasi zituzten eraikitzeko lanak eta 1984an hasi zen martxan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiaren iparraldeko muturra Newham udalerriko Silvertown auzoan dago eta hegoaldeko muturra Greenwich udalerriko New Charlton eremuan.

520 metrotako luzera du eta ibaia lau errail nabigagarritan banatzen du, 61 metroko zabalera duten bi zati eta 30 metroko zabalera duten beste bi. Nabigagarriak ez diren beste errail batzuk ere baditu.

4'87 metrotako igoera aurrikusten denean aktibatzen da. Hasiera batean urtean bizpairu aldiz erabiliko zela uste izan zen baina 6-7 aldiz erabiltzen ari dira azken urteotan. 2013-14 denboraldian marka guztiak hautsi zituen, 50 aldiz erabili behar izan baitzen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 404 Not Found. 2016-03-10 (Noiz kontsultatua: 2017-05-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]