Tarpeia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Augusto eta Tarpeia (soldaduen ezkutuez zapaldua) agertzen diren denarioa (K. a. 268 eta 360)

Tarpeia erromatar emakume gaztea izan zen, Spurio Tarpeio Kapitolinoko gobernariaren alaba. Elezaharraren arabera, Kapitolinoko gotorlekua bere eskuetan zuen Romuloren garaian. Sabinarrek setiatu zutenean, Tarpeiak Kapitolinoa beren esku utziko zuela esan zien zeramatzaten urrezko besokoak ematen bazizkioten. Sabinarrek baiezkoa eman zioten, baina gotorlekua hartu ondoren, besokoen eta ezkutuen bidez zapaldu zuten Tarpeia. Tarpeia harkaitza deitu zioten hilobiratu zuten tokiari; Kapitolio muinoaren hego-mendebalean zegoen harkaitza, eta handik behera botatzen omen zituzten gaizkileak Antzinako Erroman.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.