Teknokrazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gobernu motak

Politika saila

Teknokrazia (antzinako grezierazko jatorria duten tekno aurrizkitik –teknologia edota arlo bateko jakintzaren arloa– eta krazia atzizkitik –boterea– eratorria) tekniko edo arlo berezituetan adituak direnen aginpide edo gobernua da, konponbide teknikoak lehenesten dituena, beste kontsiderazio ideologiko, politiko edo sozialen gainetik. Historiako lehen teknokrazia Platonek Errepublika lanean aldeztu zuen jakintsuen gobernua izan zen. Egun teknokrazia termino gaitzesgarria da, XX. mendean zehar erakunde politiko eta ekonomikoetan garatutako aginpidea izendatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Merkataritza Erakundea, Europako Komisioa demokratikoki aukeratua ez diren erakunde teknokratikotzat jotzen dira.[erreferentzia behar]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: teknokrazia .