Temistokle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Temistokle

eponymous archon (en) Itzuli

K.a. 492 - K.a. 491
strategos

Bizitza
JaiotzaAtenas, K.a. 524
HerrialdeaAntzinako Atenas
 Akemenestar Inperioa
HeriotzaMagnesia on the Maeander (en) Itzuli, K.a. 459 (64/65 urte)
Familia
AitaNeocles
AmaAbrotonon
Ezkontidea(k)Archippe (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
antzinako persiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduastrategos
Parte hartutako gatazkakMediar Gerrak

Temistokle (antzinako grezieraz: Θεμιστοκλῆς, Themistokles, "legearen loria"; Atenas, K.a. 524Magnesia Menandro, K.a. 459) Atenasko estatu-gizona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetandik erakutsi zuen politikarako zaletasuna. K.a. 493. urtean arkontea izan zen, eta K.a. 490. urtean paper garrantzitsua izan zuen Maratongo guduan. Alderdi demokratikoko burua izan zen, eta aristokraten buruzagia (K.a. 483) Aristides baztertu ondoren. Itsas nagusigoan oinarritutako politika bultzatu zuen. Pertsiarren inbasioei aurre egiteko Egeo itsasoko uharteak hartu zituen, eta atenastarrak itsasoan borroka egitera bultzatu zituen. K.a. 480. urtean Xerxes garaitu zuen Salaminako guduan, eta hura izan zuen politikan arrakasta handiena. Atenasko harresiak berriz eraiki ondoren, Pireo gotortu eta Atenasko portu nagusi bihurtu zuen. K.a. 483. urtean, Laurioko hobietatik ateratako zilarra erabiliaz hiru arraun-lerroko berrehun itsasontzi eginarazi zituen. Bere gehiegikeriak eta handikeria zirela eta, gorroto handia piztu zuen jendearengan eta Zimonek baztertu zuen. Ordea, Artaxerxes I.a pertsiar erregeak hiru hiriko gobernuburu egin zuen: Magnesia Menandro, Miunte eta Lampsako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Temistokle Aldatu lotura Wikidatan