Thingol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Thingol (['θingol] ahoskatua) Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, Elwë Singollo (Elwë Mantugris quenyaz) edo Elu Thingol bezala sindarinez ezagutua. Olwëren anaia, telerien erregea izan zen bere anaiarekin batera eta beranduago Beleriandeko sindarrena.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elwë, Finwë eta Ingwërekin batera Oromëk Valinorrera joan eta elfoen izenean hitz egiteko aukeratu zituenetako bat izan zen, valarrek eginiko deiaren ondorioz, Amanera bizitzen joan zitezen. Thingolek eta bere anaia Olwëk elfoen talderik ugariena zen teleriak zuzendu zituzten. Mendi Lainotsuak igaro zituzten eta Eriador zeharkatu zuten, guztiak Thingolek zuzenduak, baina Beleriandeko ekialdeko eskualdeetan geratu ziren, non denbora luzez bizi izan ziren.

Thingoel calaquendien artean zegoe sindar bakarra zen, Valinorreko Bi Zuhaitzen argia ikusi baitzuen telerien enbaxadore bezala Amanera joan zenean. Telerien Valinorrerako bidaia hasi ondoren, Thingolek Melian maiarra ezagutu zuen, Nan Elmoth basoan, berehala, elkarren ondoan denbora luzez mantendu zituen sorginkeria bat eginez.

Teleriek Olwë aukeratu zuten euren errege bezala eta euren bidea jarraitu zuten. Horietakoren batzuk geratu egin ziren, euren jauna zen Elwëren bila jarraitzen baitzuten.

Elwë egoera luze hartatik esnatu zenean, Belerianden bere bila geratu ziren elfoak gobernatu zituen, sindarrak, Melianekin batera, Elu Thingol (errege mantugrisa) izenarekin, eta alaba bakarra izan zuen, Luthien.

Eguzkiaren Lehen Aroko 502. urtean, Hurin Doriathera iritsi zen eta Thingolek ohorez hartu zuen. Baina Hurinek kritikatu egin zuen eta bere semeen zoritxarren errua bota zion. Melian Hurinek benetan Melkorren gaiztakeriak mugituta hitzegiten zuela ohartu zen, eta beraz Thingolek errukia izan zuen eta azkenik Hurinek barkamena eskatu zion eta Nauglamirra eman zion Doriathera abiatu aurretik.

Orduan, Thingolek Nauglamirra eta Silmarila elkartzea erabaki zuen, Fëanorren bitxia oso gogoko baitzuen. Lana Nogrodeko nano artisauei eman zien, baina hauek harrituta geratu ziren bitxiak ikustean, eta euren lana amaitu zutenean eurena bezala aldarrikatu zuten, Nauglamirra euren arbasoek egin baitzuten Finrodentzat, eta hau hilda zegoenez, bitxia eurena zen. Orduan Thingolek bitxiak kendu zizkien, orain elkartuta zeudenak, eta nanoak lotsagarritu zituen, gutizia eta haserrez beterik, hil egin zutena eta ihes egin zutenak. Beranduago, elfoek jazarri eta akosatu zituzten, basoetan hil zituztelarik; nano bakar bat ere ez zen bere herrialdera itzuli.

« Botere handia eman zion Melianek Thingoli, Eldarren artean handia izan zena, Sindarren artean soilik berak ikusi baitzituen bere begiekin Zuhaitzak euren loratze egunean, eta Umanyarren errege zen arren, ez zen Moriquendien artean kontutan hartu, baizik eta Argiko Elfoen artean, boteretsua Erdialdeko Lurraldean. »