Thomas Pynchon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Pynchon

(1955)
Bizitza
JaiotzaGlen Cove (New York)1937ko maiatzaren 8a (86 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaManhattan
Familia
AitaThomas Ruggles Pynchon Sr.
AmaCatherine Frances Pynchon
Hezkuntza
HeziketaOyster Bay High School (en) Itzuli 1953) high school diploma (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea
(1953ko iraila - 1959ko ekaina) Artean graduatu : English literature (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Vladimir Nabokov
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta zientzia-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k)Boeing  (1960ko otsailaren 22a -  1962ko irailaren 13a)
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada

IMDB: nm1535410 Musicbrainz: 0952910b-7e97-4aec-8186-2f9f76a4dd14 Discogs: 879893 Edit the value on Wikidata

Thomas Ruggles Pynchon, Jr. (Long Island, New York, AEB, 1937ko maiatzaren 8a) estatubatuar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzen dituen teknika narratibo esperimentalengatik da batez ere ezaguna, argudio eta gai oso konplexuetan oinarriturik beti. Eleberri ospetsuena "Grabitate ortzadarra" (1973) du, National Book Award sariaren irabazlea (Estatu Batuetako liburu-sari nagusia).

Thomas Pynchonek ingeniaritza-ikasketak egin zituen, Cornell Unibertsitatean, baina ikasketak bukatu gabe, itsas armadan sartu zen. Soldadutzatik itzuli zenean ingeles hizkuntzako lizentzia atera zuen (1958). Boeing Aircraft konpainiarentzat lan egin zuen bi urtez, bere lehen eleberria argitaratu baino lehen: V (1963). Bere beste eleberriak "49. sailaren enkantea" (1966) eta Vineland (1990) dira.

Pynchonen liburuek gizarte-sare erraldoi bat erretratatzen dute, Bigarren Mundu Gerran sortu ziren industria, gudaroste, masa-hedabide eta aisialdi-sistemez osatua. Gainera, sare horren sorrera nolakoa izan zen zehazten du, Europako enpresa librean dituen sustraietatik hasita garai modernoraino, Estatu Batuen sorrera ahaztu gabe. Oso eleberri zabalak dira, eta oso zehatzak, gertaera historikoak, teoria zientifikoak eta herri-kulturari buruzko xehetasunak azaltzerakoan. Pertsonaia asko agerrarazten ditu, elkar gurutzatzen diren eta sarritan erabat osatu gabe utzitako argudioen bidez. Teknika narratibo desberdinak baliatzen ditu satira, umorea, azpilana gizarte modernoaren erdian bizi den gizakiaren alienazioaren irudi iluna baina ez esperantzarik gabea marrazteko.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]