Titoismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Titoismoa (edo zenbaitetan titismoa) 1948tik aurrera Titok Jugoslavian ezarri zuen komunismoaren bertsioa izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Terminoren izena haren inspiratzaile nagusiaren izenetik dator.

Titoismoa Bigarren Mundu Gerraren osteko politikan du sorburua eta ezaugarri nagusia Sobiet Batasunarekiko aurkakotasun ideologikoa izan zen [1] Jugoslavia bertako partisanoek askatu zuten, Armada Gorriaren laguntza askorik gabe. Hala, Jugoslavia Europako Ekialdean independente geratu zen estatu sozialista bakarra izan zen eta Sobiet Batasunak Varsoviako Itunean sartzeko presioei eustea lortu zuen.

Gaur egun titoismo hitza Jugoslavia ohiarekiko nostalgiaz hitz egiteko erabiltzen da ere,

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Titoism. (Noiz kontsultatua: 2015ko martxoaren 11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]