Tiwa Savage

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiwa Savage

Bizitza
JaiotzaIkeja (en) Itzuli1980ko otsailaren 5a (44 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Nigeria
Lehen hizkuntzajorubera
ingelesa
Hezkuntza
HeziketaKenteko Unibertsitatea
Berklee College of Music
Hizkuntzakingelesa
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, aktorea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
pop rap (en) Itzuli
soula
rhythm and bluesa
DiskoetxeaRoc Nation (en) Itzuli
Universal
Capitol Records
Motown Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

officialtiwasavage.com
IMDB: nm6170421 Facebook: tiwasavage Twitter: TiwaSavage Instagram: tiwasavage Snapchat: tiwa.savage Youtube: UCcBJoRL_QYkPlJaMhAUahvA TikTok: tiwasavage Spotify: 1hNaHKp2Za5YdOAG0WnRbc iTunes: 324225716 Last fm: Tiwa+Savage Musicbrainz: 9d9f7ce8-e1cf-4413-b2c9-b90b69bc17f6 Songkick: 2391062 Allmusic: mn0002534475 Deezer: 2281211 Edit the value on Wikidata
Tiwa Savage, 2012an.

Tiwa Savage (izen osoa, Tiwatope Savage-Balogun) (Ikeja, 1980ko otsailaren 5a) Nigeriako abeslari, musikagile eta aktorea da. Afropop eta Rhythm and blues garaikidea jorratzen ditu. Gaur egun Nigeriako musikari ezagunena da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiwa Savage Ikejan jaio zen eta 11 urte zituela familiarekin Londresera joan zen bizitzera[1]. Kenteko Unibertsitatean Administrazio ikasketak atera zituen eta Royal Bank of Scotland banketxean hasi zen lanean[1]. Nerabezaroan musika ibilbidea ere abiatu zuen, 16 urterekin George Michaelen kontzertuan koroak egin baitzituen[1]. Hurrengo urteetan artista gehiagorekin egin zituen koruak, batzuk aipatzearren, Mary J. Blige, Chaka Khan, Andrea Bocelli, Emma Bunton eta Ms. Dynamite[2]. Administrazio lanak alde batera utzi eta Berklee College of Music-en sartu zen, Bostonen (Estatu Batuak). 27 urterekin graduatu zen bertan[2].

2006 urtean Erresuma Batuko The X Factor saioan hartu zuen parte eta hor abiatu zuen bakarkako ibilbidea[1]. 2009an Sony/ATV Music Publishing diskoetxeak fitxatu zuen beste artista batzuentzat abestiak konposatzeko. 2010 urtean Fantasiarekin elkarlanean "Collard Greens & Cornbread" abestia konposatu zuen eta Grammy sarietarako izendatua izan zen[3]. Urte berean bere aurreneko singlea atera zuen, "Kele Kele Love". City People Entertainment Awards eta Afrotainment Museke Online Music Awards sarietan urteko emakumezko artista onena eta R&B abesti onena aukeratua izan zen, hurrenez hurren.

2011 urtean Nigerian Idol musika saioko epailea izan zen eta urte berean For Colored Girls filmean hartu zuen parte aktore gisa. 2012 urtean Solar Plexus izeneko bilduma diskoan hartu zuen parte. Bertan Nigeriako artista ezagunenen abestiak zeuden[4]. Interneten doan jeitseko jarri zuten eta webgunea sarritan kolapsatu zen.

2013an argitaratu zuen aurreneko disko luzena, Once Upon a Time ("Bazen behin") izenekoa. Disko honetan "Middle Passage" abestia dago, afrikarrek atzerrian egin behar duten eguneroko borrokaz hitzegiten du[1]. "Kele Kele Love" abestiaren bertsio berria ere bazegoen eta Nigeriako zerrendetan lehenengo postuetara iritsi zen[5]. Disko hontako abestiei esker 2014an musika sari ugari jaso zituen, MTV Africa Music Awards, Nigeria Entertainment Awards, The Headies (Nigeriako Hip-hop sariak) eta City People Entertainment Awards sarietan, besteak beste.

2015ean argitaratu zuen bigarren disko luzea, R.E.D. izenekoa. Diskoaren azala gorria da, baina R.E.D. akronimoak "Romance, Expression and Dance" adierazi nahi du[6]. Plataforma digitaletan jarri zuen eta 24 ordutan deskarga gehien izan dituen diskoa bihurtu zen.

2017an Sugarcane atera zuen, hirugarren disko luzea.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Once Upon a Time (2013)
  • R.E.D (2015)
  • Sugarcane (2017)

Teleserieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • For Colored Girls (2011)
  • Shuga (3. denboraldia, 2013-14)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • City People Entertainment Awards:
    • 2011: urteko emakumezko musikari onena
    • 2014: urteko emakumezko musikari onena
  • Afrotainment Museke Online Music Awards:
    • 2011: "Kele Kele Love", urteko R&B abesti onena
  • Nigeria Music Video Awards (NMVA):
    • 2012: "Ife Wa Gbona", bideoklip onena
  • The Headies (Nigeriako Hip-hop sariak):
    • 2012: "Love Me (3x)", emakumezko zuzeneko abesti onena
    • 2014: "Girlie O Remix", Reggae/Dancehall single onena
  • MTV Africa Music Awards:
    • 2014: Emakumezko artista onena
  • Nigeria Entertainment Awards:
    • 2014: urteko emakumezko artista onena eta urteko POP/R&B artista onena
  • BET Awards:
    • 2014: Afrikar artisten artean nazioarteko zuzeneko onena
  • MTV Europe Music Awards:
    • 2018: Afrikako zuzeneko onena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Tiwa Savage Biography, a Nigerian singer - Nigeria Music Network» www.nigeriamusicnetwork.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  2. a b «Profile - Tiwa Savage Official Website» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  3. «Tiwa Savage Grammy Nomination» Notjustok.com 2011 (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  4. «Don Jazzy forms Mavin Records, signs on Wande Coal, Tiwa Savage, D’Prince» web.archive.org 2014-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  5. (Ingelesez) «On Set With Tiwa Savage: Behind the Scenes at the video shoot for “Kele Kele Love”» BellaNaija 2010-08-05 (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  6. (Ingelesez) «Tiwa Savage goes RED» The Nation Nigeria 2015-12-21 (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]