Toteltasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Toteltasun
Deskribapena
Motaarticulation disorder (en) Itzuli, speech disorder (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitatealogopedia
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF80.81
GNS-10F98.5
OMIM614655, 184450, 609261 eta 614668
MedlinePlus001427
eMedicine001427
MeSHD013342
Disease Ontology IDDOID:0060243

Toteltasuna edo disfemia, mintzaeraren asaldura da, silaba edo hitzen errepikapenean edo gelditze espasmodikoaren ondorioz ahozko jariakortasuna eteten denean ematen da, estutasuna sorraraziz. Autore batzuentzat, toteltasuna, asaldura emozionalaren ondorioa da.

Toteltasunaren eragin psikologikoak gogorrak izan daitezke, pertsonaren gogo-aldarteari jarraiki erasotuz. Gainera, toteltasuna, oso estigmatizatua dagoen ezgaitasuna da; norbere inteligentzia eta trebetasun emozionalak zalantzan jartzen baititu, norbere burua lasaituz edo kontzentratuz gainditu daitekeela.

Lotsa, beldurra, haserrealdiak edo frustrazioa dira toteltasunaren ondorioz ematen diren sentipenak. Norberaren kontrol faltaren sentsazioa ohikoa izaten da, depresiora eramanez.

Toteltasunak antsietatea sortzen du, kasu batzuetan fobia sozial bihurtu arte. Beldurra izaten dute jende aurrean hitz egitean, kasu askotan isolamendu sozialera eramanda. Ingurukoen eraginak garrantzi handia hartzen du, toteltasuna duen pertsonarengan sintoma fisikoak sorraraziz edo indartuz: tentsio muskularra aurpegian eta lepoan, beldurra eta estresa.

Bi eta lau urte inguruan hasi daiteke azaleratzen modu bereizgarri batean, baina haurrak adin horretan eduki ditzaketen hizkeraren zailtasunei leporatu dakieke. Azkenean, 20 umetatik bakarrak ez du gaindituko, besteek aldiz, nerabetasunean egingo dute. Helduetako %1-ak baino gutxiago dira totelak. Disfemiak ez du maila sozial nahiz arrazarik desberdintzen, hala ere, gizonezkoetan, emakumeetan baino arruntagoa izaten da, hiru edo lau aldiz arruntagoa. Oraindik ez da aurkitu nahasmendu honen zergatia, hala ere, 2010eko otsailean, ikerlariek hiru gene bereizi zituzten toteltasuna iraunarazten zutenak. Hau, hainbat urteetan zehar ikertu da, familietan toteltasuna errotzen baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toteltasuna, aitzinetik ezagutzen da, Aristotelesek mihiari leporatzen zion nahastea. pentsamendua edo ideiak, mintzamena baino lehenago baitzihoan. Ideia honek XIX. mendera arte iraun zuen, ordura arte, ebakuntza bidez zuzentzen ahalegintzen ziren (sustraia zatituz, ziriak moztuz, protesi bidez…). Besteak, aldiz, arnas bideko zabalkuntza eta begetazio adenoideak eta amigdalak erauziz.

Sigmund Freud eta bere jarraitzaileak, lehengoko ikuspuntua zuzentzeko asmotan, toteltasuna urduritasun krisiarekin erlazionatu zuten, baita arazo psikikoekin, desira erreprimituak kanporatzeko ahalegina islatzen baitzuen.

Toteltasun motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neurogenika: Lesio edo kolpe batek eragiten duenean. Eskuratutako toteltasuna bezala ezagutzen da. Hitzaren edozein parteetan azaldu daiteke, kantatzen edo xuxurlatuz ere azal daitekeelarik.
  • Psikogenia: Ez da arruntena. Trauma emozional edo, arrazonamendurako edo pentsamendurako arazoak ematen direnean. XIX. mendearen inguruan, toteltasuna sortzen zuen kausarik nagusiena zela pentsatzen zen. Egin berri diren ikerketek, esandakoa ez zela zuzena frogatu dute, kasu mugatuetan soilik eman daitekeela. Ez dute antsietaterik erakusten.
  • Garapenean: Toteltasun motetatik arruntena da . Haurra, hizkuntza eta hizkera ikasten ari denean ematen da, 2 eta 5 urte bitartean. Ondoren, haurrak egitura gramatikal konplexuagoak ikastean, arazoak aurkeztuko ditu. Batzuek, ondo erreakzionatzen dute eta errekuperatuko dira. Besteak aldiz, intentsitate handiarekin eman bada arazoa eta toteltasuna garatzeko testuinguru aproposa bada, estrategiak emango dira hau ekiditeko (indarra eta tentsioa erabiliz hitz egiterakoan) eta ezkutatzeko.

Disfemia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tonika: Espasmoek eragindako toteltasuna. Etenaldien ondorioz, erabiltzaileak zurruntasuna eta tentsioa aurkezten du aurpegi aldean. Diagnostiko larriena da.
  • Klonikoa: Silaben eta hitz osoen errepikapenean ematen da, normalean, gehiago kontsonantean bokaletan baino, gehiago herskarietan eta gehienetan hitzaren hasieran bukaeran baino.
  • Toniko-klonikoa edo mistoa: Arruntena izaten da, zaila baita disfemiko toniko edo kloniko huts bat aurkitzea, gehiengoak, bi sintoma konbinatzen baitituzte.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurofisiologikoki, totelak, garuneko hemisferio ezkerreko aldean, eskasia aurkezten dute hitz egiteko erabiltzen den gunean, eskuineko hemisferioko mekanismoen bitartez konpentsatuko da.

  • Genetika: Bixki monozigotiko disfemikoetan, batek toteltasuna jasaten badu, besteak %77-ko probabilitatea dauzka sufritzeko, aldiz dizigotikoetan %32-koa.
  • Sexua: Gizonezkoetan, ohikoagoa (%75) izaten da disfemia kasuak.
  • Psikolinguistikoa: Inteligentzia handia duten pertsonetan, pentsamendua hizkera baino azkarrago ematen dela esaten da, ondorioz toteltasunera eramanez.
  • Traumatikoak: Txoke emozional baten ondorioz edo tentsio-egoera luzea eman denean.

Nork jasaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lewis Carrollek, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuaren idazlea, disfemia jasaten zuen, baita bere senideek ere.

40 milioi disfemiko daude munduan. Gaixotasunaren estatistikek azaltzen dutenez, herrialde garatuetako gizonezkoetan gehiago ematen da. Hau, hirugarren munduan, patologia minor bat da eta askotan, ez da diagnostikatzen.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen pausoa, disfemia eta toteltasun ebolutiboa bereiztea da.

Toteltasun ebolutibo arruntak, umearen mintzairaren garapenean azaltzen da, 3 urtearen buruan. Umeak, ez du jasango disfemiko kontziente batek mintzatzeko garaian sufri ditzakeen sintomak (beldurra, estres...). Gainera, toteltasun ebolutiboan, hitz osoaren errepikapena maizago emango da. Umeak, 3 eta 5 urte bitartean, toteltasun ebolutiboa jasaten jarraitzen badu, toteltasun fisiologikoaren aurrean egongo gara. Kasu honetan, ez da gomendagarria esku hartzea, kalterako izan daiteke. Jarraibide egokia erakutsi beharko diogu, zigorrik jarri gabe. Heldutasunera iristean,10%-k bakarrik garatuko dute disfemia.

Ume direnei, disfemia diagnostikatzeko, 5 urte baino gehiago eduki beharko dute. Umeak 5 eta 7 urte bitartean badago, lehen mailako disfemia jasaten ariko da. Umeak, 7 eta 10 urte bitartean badago, bigarren mailako disfemia edukiko du: Sintomen gaizkiagotzea sufrituko du eta kontziente izango da nahasmenduarekin. Ondorioz, estrategiak garatuko ditu hau saihesteko, esaldiaren sintaxia aldatuz edo hitzaren sinonimoak erabiliz. Gainera, umeak, arazo sozialak edukiko ditu bere kideekin.

Ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusketa bitartez ematen da. Helburua ez da erabiltzailea etiketatzea, nahasmendua larriagotzen duten faktoreak ikertzea baizik, ahal den neurrian txikiagotuz. Hauek dira faseak:

  • Anamnesia: Datu medikuak eskuratzea da oinarri; Familiarrak, sozialak eta akademikoak.
  • Behatu eta ebaluatu erabiltzailearen mintzaira.
  • Datuen erregistroa
  • Mintzatzeko modu normalarekin konparaketa.

Disfemia ebaluatzeko tresna ohikoenak hauek dira:

  • Irakurmenezko eta idatzizko frogak.
  • Bideokamerarekin grabazioak.
  • Kontagailuak.
  • Kronometroak.
  • Neumopoligrafoak: Erabiltzaileak arnasa hartzen duen bakoitzean neurtzeko.
  • Visi-pitch: Ahotsa aztertzea ahalbidetzen du, tonalitatea eta intentsitatea batez ere. Gaurkotasunean, programa informatikoen bitartez gauzatzen da (ezagunetarikoa Praat programa da).
  • Neumopoligrafoa: Arnasketaren kurbak neurtzen ditu. Bideokamerarekin batera, erabilgarritasun gehien duen tresna da.

Ebaluatzeko faktoreen artean, ondorengo hauek hartuko dira kontuan:

  • Aurrekari familiarrak.
  • Atzerapenak hitzaren edo lengoaiaren agerraldian.
  • Tentsio muskularra badago, honen maila neurtu.
  • Nahasmendua artikulazioetan.
  • Arnasteko zailtasunak.
  • Jokaera eta izaeraren nahasmendua.
  • Egoera emozionalean nahasmenduak.
  • Tratamenduarekiko jarrera: Derrigor doan edo ez logopedarengana.
  • Arazoaren ulermen maila.
  • Nahasmenduaren iraunaldia.

Irtenbideak eta tratamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toteltasuna oso konplexua da, ezin da gainditu egun batetik bestera; Tratamendu orokor bat jarraitu behar da espezialista bidez. Profesional jakitun batengana jo behar da. Identifikatu beharra dago non eragiten dio eta nola.

  • Ezinbestekoa da era ezkor batean ez erreakzionatzea zailtasunen aurrean, inpazientzia eta antsietatea azaldu ez daitezen.
  • Gomendagarria da familiaren eta lagunen sostengua edukitzea.
  • Hizketan aritzeko, egoera lasaiak potentziatu behar dira, hanka sartzeak epaitu gabe.
  • Hitz egiteko garaian, kontaktu bisuala mantentzea garrantzitsua da, keinuen (buruaren mugimendua, irribarrea …) bitartez hizketaldia indartuz.
  • Argi eta garbi hitz egin toteltasunaren inguruan.
  • Errekuperazioa, seguru asko, prozesu luzea eta mailaz mailakoa izango da, pazientzia eta errespetua norbere buruarekin kontuan hartuz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cuesta Momblona F.[1]
  • (Ingelesez) "Speech Correction: An Introduction to Speech Pathology and Audiology, por Charles Van Riper, Robert L. Erickson.
  • (Gaztelaniaz) Rodríguez C., Pedro R. (2005) Hablan los Tartamudos. Caracas: Ediciones de la Universidad Central de Venezuela.
  • (Gaztelaniaz) Jorge Perelló: Trastornos del habla. Bartzelona: Masson, 2005.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]