Tranbia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko tranbia, Abandoibarrean

Tranbia propultsio elektriko bidez dabilen hiri barruko trena da. Batez ere, Erdiko Europa eta Ekialdeko Europan oso erabilia den garraiobidea da.[1]

Azpiegitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helsinkiko tranbia

Kasu gehienetan bi alboetara lauzatzea ahalbidetzen duen bidea erabiltzen dute, autoen garraioa posible izan dadin. Beste batzuetan, ordea, autoen bidetik bananduta joan daiteke, trenen bide berdina erabiliz.

Energia elektrikoa hari eroale baten bidez ematen zaio trole baten bitartez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Düsseldorfer Straßenbahn, Düsseldorfen (Alemania), 1876an inauguratu zen. Gaur arte jarraitzen duen munduko tranbia-sare zaharrenetako bat da.

Bidaiarientzako munduko lehen trenbide-zerbitzuak 1807an hasi zituen Oystermouth Railwayk (Oystermouth trenbidea) Galesen, erreien gaineko linea batean bereziki diseinatutako gurdiak erabiliz, zaldiek tiratua eta salgaiak garraiatzeko eraikia.[2]Teknika hori laster iritsi zen Mundu Berrira; izan ere, 1832rako New Yorken sartu zen, eta 1858an Mexiko Hirian, Habanan, Santiagon, Rio de Janeiron, Buenos Airesen, Callaon, Liman eta Montevideon inauguratu ziren lehen lineak.[3] Mundu Zaharrera itzuliz, 1854an hasi zen Parisen zirkulatzen, Penintsulara 1871n iritsi zen eta Düsseldorfera, Alemaniara, 1876an.

1877an, Bilboko 40.000 biztanle inguruk aurrerapen handia bizi izan zuten, izan ere, hirien arteko estatuko lehen tranbia inauguratu zen, zaldiek mugitua. "Odolezko motorreko" tranbia esaten zitzaion.[4]

Tranbia bi ezaugarri nagusirengatik zabaldu zen:

  1. Erreiaren eta gurpilaren arteko marruskadura-koefiziente txikia kontuan hartuta, animalien trakzioak (zaldiak edo mandoak) pisu handiagoa izan zezakeen trenbideko garraioan.[5]
  2. Erreien azalera orduko kale eta errepideena baino askoz leunagoa zen (galtzada-harriz zolatua), eta gurdi arruntena baino askoz leunagoa egiten zuen.[6]

Euskal Herriko tranbia lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «¿En qué se diferencia un tranvía de un tren?» Quora (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  2. (en inglés) «South West Wales Swansea - Mumbles Railway 1807 to 1960.» BBC. Consultado el 14 de mayo de 2008.
  3. (Gaztelaniaz) tuteorica. (2017-07-29). «El tranvía: características» tuteorica (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  4. «Mugikortasuna: etorkizunerako bidean, iraganak bultzatuta» www.orkestra.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  5. «Tranbian ibiltzen ziren beti - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  6. «El tranvía | Unidad de Cultura Científica» ucc.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]