Trantsizio demografiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trantsizio demografikoa munduko hainbat herrialdeetako bilakaera demografikorako eredu bat da, bereziki XVIII. mendetik izandako biztanleria-hazkunde handiak eta ondorengo geldialdia azaltzeko erabili dena. Abiapuntu demografikoa hilkortasun- eta jaiotze-tasa handiak dituen egoera bat da. Ondoren, trantsizioaren lehen fasean, aurrerapen ekonomiko eta sozialen eraginez hilkortasun-tasaren beherakada nabarmena gertatzen da eta horien ondorioz biztanleriaren hazkunde nabarmena gertatzen da; fase honen iraupenak urte bakan batzuetatik mendetik gora bitarteko iraupena izan dezake. Trantsizioaren bigarren fasean, jaiotze-tasaren beherakada gertatzen da, hazkundearen geldialdia eta jaiotza-tasa beharakada handien kasuan, populazioaren zahartzea eta beherakada ere ekar dezakeena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.