Trazia Garaiko ordokia

Koordenatuak: 42°15′N 26°0′E / 42.250°N 26.000°E / 42.250; 26.000
Wikipedia, Entziklopedia askea
42°15′N 26°0′E / 42.250°N 26.000°E / 42.250; 26.000
Sliven eta Trazia Garaiko ordokiaren ikuspegia

Trazia Garaiko ordokia (bulgarieraz: Горнотракийска низина, Gornotrakiyska nizina), Maritsaren ordokia ere deitua, hegoaldeko Bulgariako lautada zabala da, Trazia eskualde historikoaren iparraldea hartzen duena. Iparralde eta ekialdean Sredna Gora du, Rodopeak, Sakar eta Strandzha mendiguneak hegoaldean, eta Itsaso Beltza ekialdean. Maritsa ibaiak eta haren adarrek zeharkatzen dute. 16.032 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 100-200 metro arteko garaiera dauka. Lurzoru joriak ditu, oso egokiak nekazaritzarako[1], eta garia, piperrak, mahatsa, mertxikak, angurriak, tabakoa, arroza eta kotoi-landarea hazten dira, besteak beste. Plovdiv, Burgas, Stara Zagora, Pazardzhik, Asenovgrad, Haskovo, Jambol eta Sliven dira hiri nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Beshkov, Anastas. The Upper Thracian Plain in Bulgarian Agriculture. jstor.org (Noiz kontsultatua: 2017-8-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]