Turdidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Turdidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
SuperfamiliaMuscicapoidea
Familia Turdidae
Azpibanaketa
20 inguru, ikusi testua

Turdidoak (Turdidae) Paseriformes ordenako hegazti-familia bat dira. Ia mundu osoan bizi dira. Tamaina txikiko edo ertaineko hegazti insektiboro edo omniboroak dira. Birigarroak, zozoak, txantxangorriak eta urretxindorrak, adibidez, familia horretako hegaztiak dira.

Oso familia ugaria da, 300 espezietik gora baititu. Espezie batzuk erratikoak dira, eta distantzia handiko joan-etorriak egiten dituzte elikatzeko erabiltzen duten gunetik ugaltzeko erabiltzen duten gunera.

Kumeek eta banako gazteek bularralde arrea edo beltza dute. Espezie gehienek moko gogorra dute, intsektuak harrapatzeko moldatua. Hanka sendoak dituzte, luzetxoak, lurrean mugitzeko. Ibil badaitezke ere, saltoka mugitu ohi dira. Espezie batzuek oso kantu erakargarriak eta mota askotakoak dituzte, espezie bereko espezimen batetik bestera aldatzen direnak. Egunez zein gauez kantatzen dute, zuhaitzen erpinetan edo hostoen artean, eta badirudi kantatzea gustukoa dutelako kantatzen dutela askotan, nahiz eta badituzten mezuak bidaltzeko kantuak ere.

Espezie gehienek zuhaitzetan edo zuhaixketan egiten dituzte habiak, baina gutxi batzuek, lurrean. Basoa dute berezko habitata, hala konifero-basoa nola basko hostoerorkorra. Moldatzeko gaitasun handia dute, eta espezie batzuk hirietako lorategietan ere bizi dira.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia horretan, morfologia eta ohitura oso desberdinetako espezieak daude. Azterketa biokimiko berrien arabera, tradizioz Turdidae familian sailkatu ziren Monticola, Pseudocossyphus, Myiophonus, Brachypteryxeta Alethe generoak Muscicapidae familian sailkatu izan dira.

Nazioarteko Ornitologia Kongresuaren arabera (2.4 bertsioa, 2010), familia horrek 24 genero eta 184 espezie ditu.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]