Txilderiko I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txilderiko I.a

Frankoen erregea

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 436 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaTournai, 481 (egutegi gregorianoa) (44/45 urte)
Hobiratze lekuaTournai
Familia
AitaMeroveo
Ezkontidea(k)Basina Turingiakoa
Seme-alabak
LeinuaMerovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Txilderiko I.a[1] (440481, Tournai) 457 eta 481 urteen artean saliar frankoen errege izan zen. Klovis I.aren aita ere izan zen bere emaztea aldiz Basina Turingiakoa izan zen. Errege gisa 457 edo 458 urtean bere aita zen Meroveo oinordetu zuen. Guda gizon frankoekin batera hiriburua Tournai hirian kokatu zuen.

Izaera ausart eta kementsukoa zen, baina baita gonazalea ere, horregatik frantziar jaunak euren emazteekin izaten zituen amodio abentura eta maitakerien ondorioz sumindu, denen artean elkar hartu eta Txilderiko erregetzatik bota zuten. Honenbestez, Txilderikok Alemania ihes egin zuen. Han bere aurreko akatsak errepikatu zituen: bere babeslea zen Basino erregearen emaztea, Basina Turingiakoa limurtu eta bereganatu egin zuen.

Azkenik, gudu bat irabazi ondoren Txilderikok bere gonazaletasunaren ondorioz galdu zuen erregetza berreskuratu zuen. Basina erreginak Turingia eta bere senarra utzi eta Txilderikorekin ospa egin zuen, jende zintzoaren harridurarako, hauek Basinok zituen ezkontza eskubideak eta bortxa ezinezko adiskidetasun legeak aldarrikatzen baitzituzten. Modu honetara, Txilderiko eta Basinaren "legez kanpoko" ezkontza berri honetatik Klodoveo I.a handia jaio zen.

Txilderikoren erregetzaren amaiera loriaz beteriko garaipenez betea egon zen. Orleans hiritik hurbil herulien errege zen Odoakro garaitu zuen (Odoakrok 476an Mendebaldeko Erromatar Inperioa konkistatua zuen), Angers bereganatu eta lapurreten eraginpean uzten du. Txilderikok bere eskuz enperadorearen gudarosteen burua zen Paul kondea erailko du. Odoakrorekin bake ituna sinatuko eta saxoiekin elkartu eta Italia inbaditu berri zuten alamanen aurka ekingo dio.

Printze ahaztezin honen azken balentria Alemaniaren konkista izango da. Handik gutxira zendu zen, bere erregealdiaren hogeita laugarren urteurrenean, eta Tournai udalerrian hilobiratu zuten. Bere hilobia 1653an topatu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txilderiko I.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Meroveo
Frankoen errege
Merovingiar leinua

457482
Ondorengoa
Klovis I.a


  1. Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .