Uadi Maghara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uadi Maghara. Lepsius bidaldian eginiko grabatua.

Uadi Maghara, Sinaiko penintsularen hegoaldean dagoen eskualde bat da. Bere garrantzia, mineral presentziagatik datorkio, turkesa bezalakoak, antzinatetik ateratzen direnak.

Egiptoko II. dinastiatik aurrera, mineral honen ateratzea, tokiko harkaitzetan grabatutako idazkun ugariengatik berretsia da, faraoiek antolatutako espedizioen lekukotza bezala, nomada beduinoen tribuei aurre eginez, Sinaiko penintsularen kontrola lortzeko.

Eskualdeak, berebiziko balio arkeologikoa du, bertako harkaitzetan, Egiptoko lehen dinastietako zenbait faraoiren izenak dituzten testu hieroglifoak grabatuak baitaude: Sanakht, Sekhemkhet, Djoser, Nyuserra, Menkauhor, Dyedkara-Isesi, Pepi I.a, etab... bezalako faraoiak.

Turkesa, Hethert jainkosarekin lotua zegoen, "Turkesaren Anderea", Sinaiko penintsulako tenplu batean gurtua zena, eta antzinako egiptoarrentzat, balio sinboliko handia zuen: zerua eta goizeko egunsentiko argia sinbolizatzen zituen, eta berpizkundearekin, amatasunarekin, ugalketarekin eta ugalkortasunarekin lotua zegoen, Hetherten ezaugarriak, bitxi zein kuttunetan barra-barra erabilia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]