Ulysses (zunda)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulysses
Ulysses espazio-ontzia
ErakundeaNASA, ESA
Misio motaOrbitaria
Jaurtiketa data1990ko urriaren 6a
Jaurtiketa ibilgailuaDiscovery
Misio iraupena1990-10-6 > 2008-07-01

Ulysses Eguzkia latitude guztietan ikertzeko NASAren tripulaziorik gabeko zunda espaziala da. Zundaren izenak latinez Odisea esan nahi du. 1990. urteko urriaren 6an Discovery anezka espazialak jaurti zuen. Misio hau (STS-41 misioa), NASA eta ESA-ren arteko misioa da. Zunda hau hainbat instrumentuz hornituta dago eremuak, partikulak eta hautsa bereizteko. Energia erradioisotopoen sorgailu termoelektriko batetik lortzen du.

Misioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era espazialaren erdialdean, Eguzkiaren ikuspegi guztiak bere eskualde ekuatorialean zentratuak zeuden. Lurra eta bertatik jaurtitako kohete guztiak ekliptikako planoan orbitatzen dute, eguzki ekuatorearekin bat egiten duena. Zundaren bat ekliptikatik beste orbita batera bidaltzeak energi kantitate oso handia dakar eta ibilgailu oso handia beharko litateke. Baina 70. hamarkadan, lehenengo asistentzia grabitatorioak aurrera eramaten hasi ziren. Adibidez, espazio-ontzi bat Jupiterrera hurbiltzean, planetaren grabitate indar ikaragarriak bere orbita aldatuko zuen Eguzkiaren poloetatik pasako zen beste batean kokatuz. Out Of the Ecliptic (OOE) misioia proposatu zuten. Hasiera batean, diseinuak bi zunda zituen, biek Jupiterrera bidaiatuko zuten, baina bata iparraldeko polora desbideratuko zen eta bestea hegoaldeko polorantz, horrela bi poloak batera kontrolatuko lituzketen. Diru falta zela eta, diseinua aldatu egin zen eta zunda bakarra diseinatu egin zen eta Ulysses-en izena jarri zitzaion, egin behar zuen ibilbideagatik.

Luzatutako misioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra utzi ondoren, 1992. urteko otsailean Jupiterrera heldu egin zen hegalaldi bat egiteko. Honakoa egin ondoren, ekliptikarekiko 80,2º orbita batean geratu egin zen. 1994-1995 eta 2000-2001 Eguzkiaren iparraldeko eta hegoaldeko eskualde polarrak esploratu zituen, hainbat aurkikuntza eginez, adibidez hegoaldeko poloetako ezaugarriak, iparraldekoak baino askoz dinamikoagoak eta kokapen finkorik gabeak direla. 2003-2004. urteetan Jupiterri buruz behaketa batzuk egin zituen.

Kruzero bidaia bitartean, informazioa jasotzen jarraitzen du. Ekliptikatik kanpo gamma izpia aparatoa duen sonda bakarra denez, oso garrantzitsua da gamma izpien eztandaren inguruan dagoen programarako.

1996. urtearen maiatzak 1ean, Hyakutake kometako buztana zeharkatu egin zuen, horrela ikusiz pentsatzen zen baino handiagoa zela 3,8 unitate astronomikoak lortu arte.

Zunda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulysses misioa 2008ko martxoraino luzatuta izan zen, eguzkiaren poloetatik pasatzen utziz hirugarren aldiz, 2007-08an.

Sondaren gorputza kutxa bat da, non 1,65m-tako antena bat eraikita doa eta generadorea. Gorputzaren barnealdean hidrazinako tanke bat dago. Hidrazina traiektoriako arazoak konpontzeko erabiltzen da eta antena berriz lurrerantz bideratzeko. Hasierako jaurtikiaren pisua 370 kg-koa izan zen.

Tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratizko antenak eta plasma: Gorputzerantz eta ardatzerantz luzatutako bi antena. Biak batera, 72m -ko dipoloa osatzen dute. Hirugarren antena bat gorputzetik luzatzen da, 7,5 m-ko luzerako antena monopolarra.

Sondaren gorputzean eraikitako tresnak: zundaren gorputzean elektroietako, ioien, gas neutralen, autzezkoa eta izpi kosmikoen detektagailuak daude. Gainera irratia beste gauza askotarako erabili dezakete.

Beste tresna: zunda beste instrumentu mota batzuk ditu bere karakteristikengatik zundatik banandutak joan behar dira, beste konpartimentu batzuetan. X izpien detektagailua du baita ere, eguzki deiak ikasteko eta Jupiterren aurora ere, GRB detektore bat eta bi magnetometro desberdin.

Tresna zientifiko guztien masa totala 55 kg -koa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]