Unitate geokronologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Unitate geokronologikoak, geologian, garai geologikoen taula osatzeko erabiltzen diren denbora unitateak dira. Unitate geokronologikoak oso unitate luzeak dira eta denbora kantitate ikaragarriak har ditzakete.

Askotan, datu falta handia egoten da Lurraren historia hainbat zatietan banatzeko, horren adibide ditugu, Aurrekanbriarreko lehen eonak , Arkearra edota Hadearra kasu. Aipatutako eonetan ia ezinezkoa da zehaztasun handiz, dagozkien unitate geokronologikoak ezartzea, datu gutxi baitaude, horregatik, garai hauetan ikaragarrizko denbora trateak egon ohi dira (200 milioi urte ingurukoak) hurrengo zatiketa etorri arte. Bestalde, Neogenoan zehaztasun handiz ezagutzen dira gertaturiko pasarteak, hurbil ditugun garaiak direlako. Lurraren bilakaeraren hasierako garaiei buruzko informaziorik ez dagoenez, denbora tarte luzeagoak behar dira, eta horietarako kromatron izeneko periodoak eratu dira, horietako lehenengo izanik gaiatrona, biotrona bitartekoa, bizia sortu zen artekoa.

Unitate geokronologiko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian dituzuen unitate geokronologikoak dira, egun, geologian onartuta daudenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]