Unió Esportiva Sant Andreu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unió Esportiva Sant Andreu
Ezizena(k)Quadribarrats, Grocs
Sorrera1909
Futbol zelaiaCamp Municipal Narcís Sala
edukiera: 6.563 lagun
inaugurazioa: 1970
PresidenteaKatalunia Manuel Camino
EntrenatzaileaEuskal Herria Mikel Azparren
Liga3. maila RFEF
2021-225.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Sant Andreu taldea, 2009-10 denboraldian
2.B mailako igoera fasea, 2010 urtean.

Unió Esportiva Sant Andreu futbol talde katalana da, 1909an Bartzelona hiriko Sant Andreu de Palomar barrutian sortu zena. 11 denboraldi egin zituen Espainiako bigarren mailan 1950 eta 1970. hamarkadetan. Gaur egun maila apalagoetan ari da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909 urtean sortu zen Club Zeta izenarekin eta berehala Andreuenc FC izena hartu zuen. 1911 urtean banaketa bat izan zen klubean eta L'Avenç del Sport talde berria sortu zen. 1920. hamarkadaren hasieran talde biek garai zailak bizi zituzten eta berriz bateratzea erabaki zuten Unió Esportiva Sant Andreu eratuz.

1950 urtean bigarren mailara igotzea lortu zuen eta hiru urte egin zituen bertan. 1969an hirugarren maila irabazi eta berriz ere bigarren mailara itzuli zen. Emaitzarik onena 1973ko hirugarren postua izan zuen eta 1971 urtean Kopako final laurdenak jokatu zituen. Zortzi denboraldi egin zituen bertan harik eta 1977an jeitsi zen arte. Ordutik bigarren B eta hirugarren mailen artean ibili da.

2018-19 denboraldian hirugarren mailan egon arren Errege Kopako final 1/16-etara iritsi da, baina Atletico Madril taldeak kanporatu du.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-22 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 11
  • Denboraldiak 2. B mailan: 19
  • Lehen maila RFEF: 0
  • Bigarren maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 45
  • Hirugarren maila RFEF: 1
  • Ligako posturik onena: 6.a Bigarren mailan (1972-73)

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 4 Hirugarren Maila 3.a -
2005-06 3 2. B Maila 11.a -
2006-07 3 2. B Maila 17.a 1. itzulia
2007-08 4 Hirugarren Maila 2.a -
2008-09 3 2. B Maila 3.a 2. itzulia
2009-10 3 2. B Maila 1.a 3. itzulia
2010-11 3 2. B Maila 7.a 3. itzulia
2011-12 3 2. B Maila 10.a 2. itzulia
2012-13 3 2. B Maila 7.a -
2013-14 3 2. B Maila 15.a 1/32
2014-15 3 2. B Maila 18.a -
2015-16 4 Hirugarren Maila 7.a -
2016-17 4 Hirugarren Maila 5.a -
2017-18 4 Hirugarren Maila 2.a -
2018-19 4 Hirugarren Maila 5.a 1/16
2019-20 4 Hirugarren Maila 4.a
2020-21 4 Hirugarren Maila 4.a/1.a
2021-22 5 3. maila RFEF 5.a

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]