Upe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soraken hiriko gazteak upe eramaten. Argazkia Sarah Chinnery 1929an egin zuen.

Upea, upia ere deitzen zaiona, Buka eta Bougainville uhartetan, Papua Ginea Berriaren Bougainvilleko Eskualde Autonomoan, buruan mutil gazteek daramaten kapela tradizionalari esaten zaio. 1975ean sortu zenetik Bougainvilleko banderan agertzen da baita ere. Kapela lasto txirikordatutaz egiten da. Hedapenaz, Upe hitzak txanoa, erritua eta parte-hartzailea izendatzen ditu

Iragate-ohikune[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Upea uharteko aurrera eramaten den iragate-ohikuneren elementu adierazgarria da. Nerabezaroaren amaieran, Upe eramaten duten gizon gazteek urtebete baino gehiago ikasketa tradizionalak egiten dituzte: medikuntza, ehiza eta arrantza, lurra lantzea eta abestiak barne. Denbora horretan emakumeek ezin dituzte ikusi. Hau horrela izanda, 2019ko azaroan eta abenduan independentzia-erreferenduma egin zen eta, araua ez puskatzeko, gizonezkoek soilik zituzten hauteslekuak sortu ziren, horrela bozketan parte hartu ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]