Uta Ballenstedtekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uta Ballenstedtekoa

Bizitza
JaiotzaBallenstedt, 1000 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaMeissen1046ko urriaren 23a (45/46 urte)
Hobiratze lekuaNaumburg Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaAdalbert von Ballenstedt
Ezkontidea(k)Eckard II, Margrave of Meissen (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Ascania (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Uta Ballenstedtekoa edo Uta Naumburgekoa (c. 1000 jaioa — 1046 aurretik hila, urriak 23), Askania sendiko kidea zen, Eckard II Meissengo margrabearen emaztea zen 1038 eta 1046 artean. Ezaguna da Naumburgeko Maisuak Naumburgeko katedralean egindako dohaintza-emaile gisa egin zion eskulturagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak ziren Adalberto Ballenstedteko eta bere emazte Hidda, Lusatiako markako Odo I Saxoniako Ostmarkeko margrabearen alaba (hala ere, gaur egungo iturrietan ez dira aurkitu haien izenak). Utaren neba, Esiko Ballenstedteko kondea eta Saxoniako dukea, Askania etxearen sortzailea izan zen.

XIII. Mendeko kroniken arabera, 1026 urte inguruan, Adalberto bere aitak arrazoi politikoengatik Meissengo Eckard II.a margrabearekin ezkonarazi zuen, Herman I Meissengo margrabearen anaia gazteenarekin. Ez zuten seme-alabarik izan eta berarekin amaitu zen Ekkehardiner dinastia.

Henrike III.a errege saliarraren babeslea zen Eckard eta bere koinatu Teoderiko II.a Lusatiako margrabe moduan ordeztu zuen eta 1038an Meissengo margrabe bihurtu zen (anaia nagusiagoa hil ostean).

Uta hil zenean 1046a baino lehen, Eckard II.a senarrak bere dotea, batetik, San Ziriako Gernrodeko monasterioari (non Henrike III.a erregeak Utaren ahizpa Hazecha Ballenstedteko abade andrea izendatu zuen 1044an) eta, bestetik, Agnes Poitouko enperatrizari eman zizkion.

Bere eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uta Ballenstedtekoa Naumburgeko katedraleko dohaintza-emaileen artean zegoen eta XIII. mendean bere ohorez eskultura polikromatu bat egin zuten katedralean. Mendebaldeko koroa hasierako gotikoan egin zuten eta galeria bat zeukan emaile fundatzaileen erretratuekin. Benetako neurriko goi nobleziako 12 kideren erretratu taldea dira (ezohikoa enperadore edo errege ez zirenez). Bamberg zaldunaren antzera, erretatu indibidualak dira eta gotikoko maisu artelantzat hartuak dira. Horien artean dago Uta Ballenstedtekoa, bere senar Eckardekin batera mendebaldeko koroan eta Uta Naumburgeko moduan ezagutzen da.

XX. mende hasieratik aurrera bere eskulturaren argazkia argitaratu zen hainbat arte gida eta bidaia gidetan eta ikono bihurtu zen (naziek arte degeneratuen eredu bihurtu zuten; Fritz Hipplerrek, aldiz, 1940ko “The Eternal Jew” filmean arioaren eredu bihurtu zuen; eta Ssak II. Mundu Gerraren propaganda naziko objektu bihurtu zuten gero).[1]

Disneyko 1937ko “Edurne zuri eta zazpi nanoak” animazio filmeko Erregina gaiztoa inspiratu zuela uste da.[2] [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ullrich, Wolfgang: Naumburger Dom: Uta, das Ewige Deutschland, Zeit Online, 23 February 2011
  2. Heinrich, Michael. Uta von Naumburg: Germanys First Topmodel 5 November 2011. news.de
  3. Álvarez, Jorge. (2020-06-05). Uta von Ballenstedt, la escultura medieval que sirvió de modelo para la madrastra de Blancanieves. In La Brújula Verde. (Noiz kontsultatua: 2021-06-05).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Assing, Helmut (2002): Die frühen Askanier und ihre Frauen. Bernburg: Kulturstiftung Bernburg, ISBN 3-9805532-9-9, 6. or.
  • Thiele, Andreas (1993): Erzählende genealogische Stammtafeln zur europäischen Geschichte. 1. liburukia: Deutsche Kaiser-, Königs-, Herzogs- und Grafenhäuser. , Frankfurt am Main: R. G. Fischer, ISBN 3-89406-965-1, 217. lamina
  • Ullrich, Wolfgang (2011): Uta von Naumburg. Eine deutsche Ikone (= Wagenbachs Taschenbücherei. 523). 3. argitalpena. Berlin: Wagenbach, ISBN 978-3-8031-2523-1.
  • Wäschke, Hermann (1912): Anhaltische Geschichte. 1. liburukia: Geschichte Anhalts von den Anfängen bis zum Ausgang des Mittelalters. Cöthen: Otto Schulze, 67–69. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]