Varuna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau mitologia hinduko pertsonaiari buruzkoa da, argizagiari buruzkoa hurrena: (20000) Varuna.

Gezikadaka, Rama errege jainkoak Varuna itsasotik irtetzera behartzen du.

Hinduismoari dagokionez, Varuna, ozeanoaren jainkoa da.

Sui Ten, hamabi deva nagusietako bat (Varuna jainkoaren bertsio japoniarra. Kyotoko Museo Nazionala, Japonia

Vedatar garaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio vediko primitiboan (hinduismoaren aurrekoa), Varuna jainko nagusi bat zen, Ādityatako bat. Jainko hindu garrantzitsuenetako bat zen, asuren buruzagia, Rig-vedan aipatzen denaren arabera.

Zeruaren edo euriaren jainkotzat hartzen zen, gutxi gorabehera alde negatiboan, zeruko kaosa eratzen baitzuen, euria, ekaitzak, tximistak eta trumoiak sortuz.

Varunak hildakoen erresuma ere gobernatzen zuen.

X. mendeko Varunaren estatua, champa kulturan (zibilizazio hinduista Vietnamen). Goian, Kubera eta Īśāna. Behean, Nairrita, Agni, Varuna eta Indra.

Beti zihoan bere anaia biki Mitrarekin ('laguna' esan nahi duena), Eguzkiaren, Egunsentiaren eta adiskidetasunaren jainkoa zenarekin. Biak ziren zinaren eta kontratuen jainkoak. Elkarrekin egun osoa irudikatzen zuten: Varuna gaua eta iluntasuna zen; Mitra eguna, goiza eta eguzki argia zen. Horregatik, biek irudikatzen zuten legea bere bi aurpegiekin.

Atharva vedak Varuna guztia dakiena bezala deskribatzen du, edozein gezur atzemateko gai. Izarrak mila begiko bere espioiak dira, gizakien mugimendu bakoitza zaintzen.

Mitrak adiskidetasunean eta harreman guztietan promesak, zinak, kontratuak eta zintzotasuna betetzen zirela zaintzen zuen bitartean, Varunak beste horrenbeste egiten zuen bere aldetik, baina modu gatazkatsuan, zeruan zein sakontasunen handitasunean.

Hinduismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Purana garaian, Varuna itsasoaren jainko bat izatera pasa zen, bigarren mailako erdijainko bat. Bere vajana (ibilgailua) krokodilo bat zen.

Ramaiana testu epikoaren arabera, Varuna Saumanasaren jabea zen, alegia, Unibertsoari eusten dioten lau elefanteetatik Mendebaldekoarena, alegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]