Vatsyayana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vatsyayana

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaGupta Inperioa
Heriotza? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaksanskritoa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Vatsyayana edo Vātsyāyana garai vedikoetako, Gupta Inperioko (Kristo ondorengo IV eta VI mendetan) erlijioso eta idazle indiarra izan zen. Bere izena Kama Sutraren egilearen bezala ezaguna da. Antza, Niāia Sutra Bhāshia liburuarekin ere lotura izan lezake; azken hau Akṣapāda Gautamak idatzitako ''Nyāya Sūtra''ren liburuaren komentario zen.

Vatsyayana ren benetako izena Mal•li Naga o Mril•lana zela uste da. Vatsyayana abizena izango litzateke. Idazle honi buruz ezagutzen ditugun datu eskasak Kama Sutra liburuaren amaieran agertzen dira. Horren arabera liburu hori Benaresen erlijio gizona izateko ikasten ari zen garaietan gazte batek idatzi zuen. Hori egiteko aurretik Babhravia eta beste egileen lanak aztertu zituen. Brahman kastako baten semea omen zen.

Leiendaren arabera, Vatsyayana haurtzaroan putetxe batean bizi izan zen eta han ikasi omen zuen gero liburuan azaldu zituen kontzeptuak eta teknikak. Vatsyayanaren asmoa ez zen promiskuitatea zabaltzea baizik eta pertsonak hiritar hobeagoak izateko aukera ematea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]