Victoria Woodhull

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victoria Woodhull

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictoria California Claflin
JaiotzaHomer (en) Itzuli1838ko irailaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
HeriotzaBredon (en) Itzuli1927ko ekainaren 9a (88 urte)
Hobiratze lekuaTewkesbury (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Canning H. Woodhull (en) Itzuli  (1853 -  1865)
James Blood (en) Itzuli  (1866 -  1876)
John Martin (en) Itzuli  (1883 -  1897ko martxoaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakburtsa agentea, sufragista, editorea, politikaria, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaLehen Internazionala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEqual Rights Party (en) Itzuli

Find a Grave: 8616083 Edit the value on Wikidata

Victoria Claflin Woodhull, beranduago Victoria Woodhull Martin bezala ezaguna (1838ko irailaren 23a - 1927ko ekainaren 9a), emakumeek bozkatzeko eskubideraren aldeko lider bat izan zen Ameriketako Estatu Batuetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872an Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hautagai moduan aurkeztu zuen bere burua, hori egiten zuen lehen emakumea bihurtuz.[1] Hauteskunde horietan emakumeek ez zuten botorik emateko eskubiderik ere izan. Oso ideia aurrerakoiak zituen bere garairako, eta adibidez, munduko langileria antolatu asmo zuen Langileen Lehen Internazionalarekin bat egin zuen.[2]

Lan erreformen eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista izateaz gain, Woodhullek maitasun askea babesten zuen, gobernuaren eskuhartzerik gabe ezkondu, banandu edo seme-alabak edukitzeko askatasuna izatea[3].

Woodhull bi aldiz pasa zen pobreziatik aberastasunera: lehen aldian, terapia magnetikoarekin egindako lanari esker lortu zuen arrakasta; bigarren aldia mugimendu espiritualistara batu zenean izan zen, 1870eko hamarkadan. Bere hainbat artikuluren autoretza eztabaidagai den arren (zenbait idatzi eta hitzartze bere laguntzaile eta bigarren senarraren elkarlanarekin egindakoak izan ziren), emakumeen bozka eskubidearen aldeko mugimenduetan eta bestelako sektore kaltetuen aldeko lanean oso paper garrantzitsua izan zuen. Bere ahizparekin batera Wall Streeten finantza-artekaritza bat zuzentzen lehen emakumea izan zen[1] eta AEBetan egunkari bat martxan jarri zuten lehen emakumeak ere izan ziren, egunkaria 1870ean hasi zen publikatzen, Woodhull & Claflin's Weekly izenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «PressReader.com - Connecting People Through News» www.pressreader.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/victoria-woodhull-aebetako-presidente-izateko-aurkeztu-zen-hori-egiten-zuen-lehen-emakumea
  3. (Ingelesez) History, Bill Kemp Archivist/Historian McLean County Museum of. «‘Free love’ advocate Victoria Woodhull excited Bloomington» pantagraph.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).