Vuvuzela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vuvuzela
end-blown straight labrosones with mouthpiece (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaHegoafrika
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena423.121.12

Vuvuzela (hitzak zuluerazko jatorria du, Tswana hizkuntzaz lepatata Mambu deitua) luzez metro bat inguru duen turuta mota bat da, Hego Afrikako kirol ospakizunetan oso erabilia izan ohi da. Bere ezaugarri nagusia, sekulako soinua izatean datza (mendebaldeko pertsona askoren belarrientzat jasanezina izan daiteke, batez ere taldean jotzen baldin bada).

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vuvuzela izenaren jatorria eztabaidan dago. Batzuen ustez zulueraz zarata egin edo soinua egin esan nahiko luke, aldiz, beste batzuen ustez hegoafrikar hitz herrikoi batetik eratorria legoke, honek bainua esan nahiko luke, hortik vuvuzela hitzaren jatorria soinuzko bainua litzateke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz eztainuzkoak izan ohi ziren, Hego Afrikan 1990eko hamarkadan hedatu ziren, jada 2001. urtean enpresa batek vuvuzelak plastikoz ekoizten hasi zen.

2010eko Munduko Futbol Txapelketan mundu mailako ospea lortu zuen, baita polemika piztu ere, batez ere futbol partidu guztietan zehar sortzen zuten zarata monotonoa zela eta. Hainbat kirol esatari, entrenatzaile eta futbolariek futbol partiduetan zehar vuvuzela jotzearen debekua eskatu zuten.

Soinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide gisa, martxan dagoen hegazkin baten motorrak 120 dezibeleko (dB) soinua sortzen du, aireratzeko unean 130 dB. Aldiz, vuvuzela bakar batek 127 dB-ko soinua sor dezake.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]