Wa etnia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wa bikote bat XX. mendearen hasieran

Wa etnia (waeraz: Vāx, birmanieraz: ဝလူမျိုး wa̰ lùmjóʊ ahoskatua; txinera tradizionalez: 佤族; pinyinez: Wǎzú), Txinako Herri Errepublikan bizi diren 56 talde etnikoetako bat da.

Azken erroldaren arabera, wa etniako 396.610 pertsona bizi ziren Txinan, batez ere, Yunnan probintziaren hego-mendebaldean.

Myanmarren wa etniako beste 800.000 bat pertsona bizi dira, batez ere, Wa Estatuan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.