Waltary Agustí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Waltari
Izen osoa: Waltary Agustí Alonso
Jaiotza data: 1980ko apirilaren 5a
Jaioterria: Cerro auzoa, Habana ( Kuba)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: EPB
Postua: aurrelaria

Waltary Agustí Alonso,[oh 1] pilota arloan Waltari izenaz ezaguna (Habana, Kuba, 1980ko apirilaren 5a) esku huskako pilotaria da, aurrelaria, trinketeko gaur egungo espezialista gorena.[1]

Txikitan beisboleko jokalari izan zen, eta beisbolean pilota jaurtitzeko mugimendu horretatik hartu du trinketean pilota boleaz jotzeko mugimendu berezia: indar handia eta ustekabeko efektua ematen dizkio pilotari, eta aurkariak mendean hartzen ditu horrela.[2]

2004an, Kubako selekzioa utzi zuen, ez ziotelako nazioartean jokatzen uzten. Miamira abiatu eta urte eta erdi egin zuen han, Ameriketako Estatu Batuetako bizileku baimena lortzearren. Oraindik ere sei hilabetean behin hiru aste egin behar ditu han, baimena ez galtzeko. 2006an, Euskal Herrira etorri zen, Pilote Passionen eskutik, eta 2007an EPB enpresarekin kontratua sinatu zuen pilotari profesional gisa.[3]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «y-rekin idazten da, federazioko jendeak nire elastikoan i jarri bazuten ere»
    Waltary Agustí (Imanol MAGRO: «Agusti Waltary, magia beltza», Berria, 2008-02-28)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ficha de Waltari» El Correo.
  2. (Gaztelaniaz) Coto WONG: «Waltari Agusti: "Hay que jugar para quitarme el oro"», Gramma, 2003-11-28 (CubAhora webgunetik[Betiko hautsitako esteka] hartua).
  3. Imanol MAGRO: Agusti Waltary, magia beltza», Berria, 2008-02-28.
  4. (Gaztelaniaz) «De Ezkurra acaba con la hegemonía de Waltari en Baiona»[Betiko hautsitako esteka], Noticias de Gipuzkoa, 2014-02-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Kuba
Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.