William Hogarth

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Hogarth

(1745)
ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaLondres1697ko azaroaren 10a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
BizilekuaLondres
Hogarth's House (en) Itzuli
Talde etnikoaIngelesa
HeriotzaLondres1764ko urriaren 26a (66 urte)
Hobiratze lekuaSt. Nicholas Church, Chiswick (en) Itzuli
Familia
AitaRichard Hogarth
AmaAnne Gibbons
Ezkontidea(k)Jane Hogarth (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)John Vanderbank (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, karikaturagilea, ilustratzailea, grabatzailea, exlibrist (en) Itzuli, marrazkilaria eta zuzentzailea
Lantokia(k)Londres eta Paris
Lan nabarmenak
InfluentziakAntoine Watteau eta Pieter Bruegel Zaharra
MugimenduaErrealismoa
Genero artistikoamargolaritza historikoa
erretratua
Karikatura
genero-margolana
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa

Musicbrainz: 42026ddd-d3c1-48cd-a1b6-976fba27d4af Discogs: 1827721 Find a Grave: 22083 Edit the value on Wikidata

William Hogarth (Londres, 1697ko azaroaren 10a - ib., 1764ko urriaren 26a) ingelez ertilari, margolari, irudigile eta irarle trebea izan zen.

Ezagun egin zuten sortu zituen egungo ohitura moralak direlako ertilan seriatuek, bere garaiko gizartearen gorabeheren berri zehatz, kritiko eta satirikoa ematen zutenak.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anne Gibbons eta Richard Hogarthen semea 1697ko azaroaren 10ean munduratu zen Londresko St. Bartholomew's Close-n. Aita eskolako maisua izan zen eta hainbat testu-liburu eta hiztegiren egile. Richard Hogarth bera arduratu zen Williamen lehen heziketaz. 1703an aita kafe-etxe baten jabea zen, latinez egindako literatura-berriketaldietarako gune. Langintza berria, dena den, ez zitzaion ondo egokitu eta zorrek espetxera eraman zuten maisu ohia (1708-1712). 1714-1720 bitartean Williamek zilar-irarlea zen Ellis Gambleren tailerrean jardun zuen ikasle.

1720an ibilbide profesionalari ekin zion: lehen merkataritza-estanpak eta liburuetarako irudiak sortu zituen. Urte bereko urrian John Vanderbank eta Louis Cheron-en akademiara gerturatu zen. 1721ean aipa daitekeen bere lehen irarlan satirikoa sortu zuen: Eskandalua Hego Itsasoetan. Hurren James Thornhill margolariaren akademiara bideratu zuen bere ikas-prozesua. Hiru urte luzean Aubrey Motrayekoren Bidaiak liburuaren irudia sortzen aritu zen, Londresen 1724an argitara eman zena. Eta ildo horretan hurrengo urteetan hainbat idazleren liburuei irudiak atondu zizkien: Calprènede (1725), Samuel Butler (1726), edo On Kixoteren argitaldirako gertu zituen sei lan, 1738ra arte argitara emango ez dena; sasoi hartan ere, eta zenbait antzerkitan oinarrituta, bere lehen margolanak egin zituen. 1727an Joshua Morris tapiz-egilearekin arazoak izan zituen, honek ez baitzion ordaindu agindutako zirriborroa; epaiak Hogarthi eman zion arrazoia. 1729an James Thornhillen alaba Janerekin ezkondu zen, neskaren aitaren baimen barik; dena dela, gutxira adiskidetu egin ziren. Garai hartan ekin zion erretratuen generoari conversation pieces direlakoak (Woodes Rogers familia, Stephen Beckingham eta Mary Cox-en ezkontza kasu).

Lagun lizunaren bizitza
Prostitutaren bizimodua

Prostitutaren bizimodua irarlan-sailak arestian aipatutako egungo ohitura moralak lan ildoari eman zion hasiera (1731). Oinarrizko lanak margolanak ziren, gerora Hogarthek berak edo irarle profesionalek irarlan bihurtu zituztenak. Agertutako gaiaren tratamenduan irakaspena helaraztea da halako ertilanen xedea.

1734an aitaginarreba hil eta haren ondasunak baliatuta akademia sortu zuen St. Martin’s Lane-n. Hurrengo urtean eskakizun berezia aurkeztu zuen Legebiltzarrean: lege baten babesa eskatzen du bestek ezin dezan ertilari baten lana beronen baimen barik argitaratu, kopiatu edo dena delakoa. 1735eko maiatzaren 15ean ebazpena eman zen, eta Hogarth Legea izentzat da ezaguna. Aldi berean Lagun lizunaren bizitza bilduma argitaratu zuen.

1743an Parisa bidean zen Egungo senar-emazteak seriea nork irarri bila, eta 1745erako amaitu eta argitaratu zuen. 1748an Frantziara egindako beste bidaia batean Calaisen atxilotu zuten, espioitza egotzita eta atzera Ingalaterrara bidali. Bitxikeria honek zer margotu iradoki zion: Ene, Ingalaterra zaharreko roastbeefa! (Londres, Tate Gallery).

1753an Edertasunaren analisia liburua argitaratu zuen, eta bertan estetikaren gaineko bere teoriak azaltzen ditu, lerro serpentinazkoa oinarri. Sasoi honetan hainbat izendapen berezi jaso zituen, eta irarlanak egiteari uzteko asmoz zebilen. Baina handik gutxira egindako hainbat magolanek izan zuten kritika txarrak eraginda bere inguruekiko hartu-emana lardaskatu eta jarrera kritiko bati ekin zion Hogarthek. Irarlana euskarri ostera ere Garaiak saila horren adierazle da. North Briton argitalpenaren zuzendari John Wilkes-ekin 1762an hasitako polemikak ez zuen etenik izan hurrengo bi urteetan. Hogarthen osasunak txarrera egin zuen eta paralisi batek makaltzen du. 1763an autobiografia idazten du, aldi berean bere irarlanei iruzkinduz. 1764an aneurismak jota hil egiten da. Chiswick-eko hilerrian datza eta hona lagun izan zuen David Garrick-ek eskainitako epitafioa:

Calaiseko atea edo Ene, Ingalaterra zaharreko roastbeefa!, 1749

Farewell, great Painter of Mankind!
Who reach’d the noblest point of Art
Whose pictur’d Morals charm the Mind,
And through the Eye correct the Heart
If Genius fire thee, reader, stay:
If Nature touch thee, drop atear;
If neither move thee, turn away,
For Hogarth’s honour’d dust lies here.

Ezkontzetik gutxira
Ikasle maratza eta alferra, 11. lamina, Ikasle alferra Tyburn-en exekutatu zutenekoa

Agur gizon-emakumeen Pintorea!
Artearen gailurra zapaldu zuen hura
Adimena liluratu zuten margo moral horien egilea
Beroietan Begiak Bihotza arteztu zuen
Irakurle, Talentuak harrapatu bazaitu, zaude:
Naturak hunkitzen bazaitu, egizu negar;
Ezerk ez badizu zirrararik eragiten, zoaz,
Hemen baitautza Hogarthen errautsak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Hogarth Aldatu lotura Wikidatan