Xuande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xuande


Ming dinastiako Txinako enperadorea

1425eko maiatzaren 29a - 1435eko urtarrilaren 31
Hongxi Emperor (en) Itzuli - Zhengtong Emperor (en) Itzuli
Q7217722 Itzuli

1411 - 1424
Bizitza
JaiotzaPekin1399ko martxoaren 16a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaMing dinastia
HeriotzaImperial City (en) Itzuli1435eko urtarrilaren 31 (35 urte)
Hobiratze lekuaJingling (Ming dynasty) (en) Itzuli
Familia
AitaHongxi Emperor
AmaEmpress Chengxiaozhao
Ezkontidea(k)Empress Xiaogongzhang (en) Itzuli
Empress Gongrangzhang (en) Itzuli
Empress Dowager Xiaoyi, of the Wu clan (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMing dinastia
Jarduerak
Jarduerakartista eta margolaria
Xuande

Xuande (宣德, Pekin, 1398-id., 1435), bere benetako izena Zhu Zhanji (朱瞻基), Hongxi enperadorearen seme nagusia zen. Ming dinastiaren bosgarren enperadorea izan zen. 1425tik 1435era errege izan zne.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako historian Xuande oso enperadore kulto gisa gelditu da. Literaturaz eta poesiaz asko zekien. Gai militarretan ere oso iaioa zen, estratega handia. Bere agintaldian funtzionario konfutziarrak eta eunukoak kontrolatzen saitu zen. Txinako indarra erakusteko bere aitona Yonglek hasitako itsas-espedizioekin jarraitu zuen; berak agindu zuen Zheng He almirante eunukoaren azkena.

1427an Annamen independentzia onartu behar izan zuen. Armada, bestetik, errebelde mogolen aurka bidali zuen, inperioaren egoera orekatzeko eta lasaitzeko. Haren agindupean ekonomia eta egoera soziala hobetu ziren. Ming dinastiaren garai egonkorrena izan zen Xuanderena.

1435ean hil zen, 37 urte zituelarik. Pekinetik gertu lurperatu zuten, Ming dinastiaren hilobietan. Zhengtong semeak tronuan ordezkatu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]