Yon Etxaide

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Yon Etxaide

Bizitza
JaiotzaDonostia1920ko martxoaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1998ko ekainaren 30a (78 urte)
Familia
AitaIgnazio Maria Etxaide
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta itzultzailea

Inguma: yon-etxaide-itarte-1920-1998 Literaturaren Zubitegia: 204

Yon Etxaide Itharte (Donostia, Gipuzkoa, 1920ko martxoaren 27a - Donostia, 1998ko ekainaren 30a)[1] euskal idazle oparoa izan zen, hainbat alor jorratu zituena. "Karranka", "Uarrain", "Etxaithar", "Aldapeko", "Zelai", "Igeldo" ezizenak erabili zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte zituelarik, Ignazio Maria Etxaide bere aitak zuzentzen zuen La Cruz asterokoan hasi zen kolaboratzen. Pizkundearen bigarren belaunaldia osatzera deitua zena, gerra ondorengo desgiro kulturalaren adibiderik garbiena dugu. Bakarkako saioak ziren Yon Etxaiderenak, eta akaso sentimendu hori izan zen Miranderekin izan zuen adiskidantzaren oinarria.

Etxaidek, bakardaderik handienean jaso zuen euskal nobela historikoa maila gorenera. Horren adibide ditugu Alostorrea, Joanak joan edota Gorrotoa lege, non gerra garaian jasotakoa azaltzen digun, «Frankismoak Euskal Herrian egin zuen jenozidioa gaurko belaunaldiak ondotxo konturatzen ez diren modukoa izan zen».

Antzerkia ere landu zuen, eta haren itzulpenak ez dira urri. Bizitzaren hondarrean EIZIEkoen esker ona jaso zuen.

Etxaidek izengoitiak maite zituen: Karranka, Uarrain, Igeldo, Etxaithar. Menturaz, hori baliatzen zuen bere izana ezkutatzeko edota, gerra ostekoan, idazle anitz zirela erakusteko.

Egan, Euzko-gogoa, Jakin, Gure Herria, Karmel, asko dira Etxaide kolaboratzaile izan zuten aldizkariak. Euskal literaturan, gorbatadunen taldea handitu zuenak, bestelako lanak ere egin behar izan zituen, Jokin Zaitegik Guatemalan eta Isidoro Fagoagak Buenos Airesen argitaratzen zituzten Euzko-gogoa eta Gernika zabaltzen ibili zen. Horretan ari zela, poliziak atxilotu eta Martutene eta Gasteizko kartzelak ezagutu zituen.

Atxilotua, desgiro garaian bizi, Etxaidek bazekien lortutakoa balioesten[2]. Euskararen batasuna zela eta, bizitzaren akabera arte, talde lana egiten jardun zuen. «Otoi, bada, Euskaltzaindiaren alorretik kanpora zabiltzaten euskaltzaleak, zatozte beronen barrutira, egingo duzuen sakrifizioaz ez baitzarete damutuko. Honetaz zertxobait dakien honetxek esaten dizue. Eta eduki gogoan beti hau: hizkuntza zatitu batek —herri zatitu batek bezala— ez du sekula bere bururik salbatu. Merezi du, bada, sakrifizioak!». Yon Etxaidek bazekien 1200ean dagoela askatu beharreko korapiloa.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen argitalpenak ipuinak izan ziren (Alos-torrea eta Purra-purra). Egan, Eusko Gogoa, Gernika, Yakin, Gure Herria, Karmel, Olerti, Zeruko Argia eta Aranzazu aldizkarietan eman zituen argitara idazki garrantzitsuenak. 1956. urtean Euskaltzaindiak sarituriko lehen eleberria eman zuen argitara: Joanak joan. Urte bete geroago euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta Pernando Plaentxiarra obra eman zuen argitara. Harenak dira, halaber, Markesaren alaba antzerki-lana (1958), Amasei seme Euskalerri´ko (Euskaltzaindiak 1956an saritua eta 1958an Itxaropenan argitaratua)[3], Itxasoan laño dago (Pío Barojaren Las inquietudes de Shanti Andía eleberriaren itzulpena, 1959), Gorrotoa, lege (1964), Begia begi truk (drama, 1962) eta Etxahun´en Bertsoak Gipuzkeraz (1969) obrak. Hona hemen bere lanik esanguratsuenetako batzuk.[4]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amayur (1951)
  • Begia begi truk (1962)
  • Markes baten alaba (1982)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alos-torrea. Elezar berritua (1950)
  • Purra-purra (irrita par egiñarazteko ipui saila) (1953)
  • Pernando plaentxiatarra (Plaentxia-Eibarren bildutako ipuisorta) (1957)

Nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itxasoa laño dago... Xanti andia itxas-gizonaren bizitza ta kezkak (1959), Pio Barojaren Las Inquietudes de Shanti Andia eleberriaren itzulpena[5] 1984an itzulpena Etxaidek berak berrikusita argitara eman zuen Hordago argitaletxeak, Xanti Andiaren Kezkak izenburupean, bi liburutan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jon Etxaide- Bidegileak. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  2. «Susa literatura - Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  3. Amasei seme Euskalerri´ko Google Booksen
  4. «literaturaren zubitegia - Jon Etxaide» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  5. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rojo, Javier: Yon Etxaide. - Egan, 2001-3/4, 127-145

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]