Zaldi arraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pottoka da berezko Euskal Herriko zaldi arraza nagusia. Argazkian zaldia, behorra eta moxala

Zaldi arrazaren kontzeptuak Equus caballus espezietik sortutako ehunka zaldi arraza kontutan hartzen du. Zaldi arrazaren definizio zehatza hau litzateke; etxekotutako zaldi multzo batetik, antzeko fenotipo batekin, eta aukeraketaren bidez sortutako abere arraza. Ofizialki onartutako arraza bat izateko bere berezko pedigreea eta homologatutako arraza liburu bat behar du izan.

Zaldi arraza batzuk naturalki agertu dira, beste hainbat gizakiaren eraginez, bere beharretarako aukeraketa dela medio. Edo zaldi arraza bat gizakiak beste ingurumen batera eramaterakoan bertako baldintzetara egokitzeko prozezuak sortu du. Zaldi arrazak kontinente guztietan daude, Antartika salbu, eta hortxe ere Artikoaren inguruan bizi diren hainbat zaldi arrazak egokitzen eta hainbat lanetarako erabiltzen saiatu da gizakia. Ob poni eta Siberia aldeko beste hainbat poni arrazen kasuan, esate baterako Antartikara egindako joan den mendeko espedizioetan erabiliak.

XXI.en mendetik aurrera eta hipikan eta bereziki puntako zaldi lasterketetan erabilitako abereen kasuan, marka eta « stud-book » delako kontzeptuek arraza kontzeptua baztertu dute. Puntako animali hauetan eta beraien ondorengoetan gehiago kontutan hartzen baita aukeraketaren bidez lortutako lasterketarako ezaugarriak arraza bera baino.

Taxonomia eta zaldi arrazaren kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun banaketa nagusi bat egiten da zaldi ararzen munduan. Zaldi tamainako arrazak eta poniak. Beraien arteko ezberdintasunak ez daude soilik tamainan, beste hainbat ezaugarrietan baizik. Jatorria ere ez dute, antza, berbera. Poniak antzineko tarpanen ondorengoak dira, eta zaldiak beste zenbait basazaldien ondorengoak.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»
Sakontzeko, irakurri: «Zaldi (sailkapena)»
Zaldi eta poni arraza ezberdinak marrazki batean

Euskal Herriko Bertako zaldi arrazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun Euskal Herrian gaur egun mundu guztiko zaldi arrazak aurkitu dezakegu. Esate baterako Shetland poni txikiak oso estimatuak egin dira etxe inguruko jirak garbitzeko landa-girotan, zein maskota gisa. Ahaztu gabe hipikari lotutako zaldi arrazak.

Euskal Herriko bertako zaldi arrazak honakoak dira:

Desagertutako etxeko bertako zaldi arrazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desagertutako zaldi arraza basatiak honakoak dira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herritik desagertutako bertako zaldi eta asto arraza basatiak honakoak dira:

  • () Tarpan. Egungo bertako arrazetan eragin handiena izan zuen zaldia da.
  • () Przewalski zaldia.
  • Equus ferus przewalski. Zaldi espezie hau uste da egungo przewalski zaldiaren arbasoa zela, Euskal Herrian nahiko hedatua eta labar-pinturetan agertzen dena.
  • () Enzebroa. Ez dago argi abere misteriotsu hau zaldi arraza bat zen edota basastoekin zer ikusirik gehiago omen zuela. Azken aldean joera gehiago dago enzebroa garai bateko eta tarpanetik etorritako basazaldiekin lotzeko.

Egungo bertako zaldi arrazetan, pottokak, montxinoak, eragina izan zuela (tarpana baino txikiagoa) uste da[1].

Nafar behoka arrazako behorrak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jose M. Gomez-Taberna, La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Colegio universitario de Ediciones Istmo, 1980.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]