Zelestina

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Literatura lanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zelestina (argipena)».

Zelestina
Datuak
IdazleaFernando de Rojas
Generoadrama eta komedia
Jatorrizko izenburuaTragicomedia de Calisto y Melibea
HerrialdeaEspainia
La Celestina, espainiar literaturako lan gailenetako bat. Comedia de Calisto y Melibearen lehen edizioa, Fadrique Aleman de Basileak Burgosen 1499an inprimatutako inkunablea, 1. orria.

Zelestina (gaztelaniaz: La Celestina) XVI. mendetik lehenik Comedia de Calisto y Melibea eta ondoren Tragicomedia de Calisto y Melibea izenburuak izan dituen literatur lana da. Fernando de Rojas batxilerra egiletzat jotzen da. Erdi Aroaren eta Pizkundearen arteko trantsiziozko lana da, Errege-erregina katolikoen erregealdian idatzia, eta lehen edizio ezaguna 1499koa da. Egungo eleberriak eta antzerkiak oinarritzat hartu zuten lanetako bat da.[1].

Celestinaren bi bertsio daude: Comedia deritzona (1499koa eta 16 zatitan banatua) eta Tragicomedia (1502koa eta 21 zatitan banatua). Kritika tradizionalak zabal eztabaidatu du haren generoa, lan dramatikotzat edo eleberritzat sailkatzearen artean zalantzatan. Egungo kritikak lan hibrido gisan adierazten du, elkarrizketa soil gisan duen kontzepzioa, beharbada irakurle bakar batek errezitatua izateko hainbat pertsonaiaren ahotsak auditiorio txiki baten aurrean inpostatuz. Haren lorpen estetiko eta artistikoek, pertsonaien karakterizazio psikologikoak (bereziki hirugarrena, Celestina: haren jatorrizko aurrekaria Ovidiorengan dago), berritasun artistikoak komedia humanistikoarekin alderatuz, non itxuraz inspiratzen den eta mendebaldeko literaturan bere aurrekaririk edo jarraitzailerik ez egoteak La Celestina espainiar eta mundu osoko literatura osoan lan gailenetako bat bihurtu dute.

Testuinguru historiko eta soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Celestina Errege-erregina katolikoen erregealdian idatzi zen (1469an ezkondu ziren eta ezkontzak 1504 arte iraun zuen, Elisabet I.a Gaztelakoa (Elisabet Katolikoa) hil zenean). 1492an Amerikaren aurkikuntza, Granadaren konkista eta judutarren kanporaketa gertatu ziren, esangura handiko hiru gertakari Espainiako historian. Urte horretan Antonio de Nebrijak ere gaztelaniaren lehen gramatika argitaratu zuen, Nebrijak berak Salamancan izan zuen irakasle aktibitatearekin batera, Espainian humanismoaren sarrera errazten duen argitalpena. Horrela, arrunki, eta modu didaktikoan, urte honetan, 1492an ezartzen da Erdi Aroa eta Pizkundearen arteko trantsizioaren hasiera. Hain zuzen ere, hamarkada honetan bertan agertzen dira Comedia de Calisto y Melibearen lehen edizioak.

Iberiar Penintsulako lurralde guztien bateratzea, Portugal salbu, erresuma bakar batean eta erlijio bakar batean (kristaua) garai hartan gertatu zen. Sánchez Albornozek kristau zaharra izatearen garrantzia nabarmentzen du, beste bi erlijioetako kide judu eta musulmanen aurka ohartarazita dagoen gizartean, haiek zuzen arbuiatzera ere iritsirik. Kristau bihurtuekiko (hots, aurretik juduak ziren edo erlijio hartako arbasoak zituzten kristauak) mesfidantza zegoenez, euren izaera ezkutatu behar zuten. Azkenean, erlijio horietako fededunak erresumatik kanporatuak izan ziren eta Inkisizioak beste erlijio batzuk praktikatzearen susmagarri direnak jazarri zituen, baita hil ere.

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsezko lan horren azterketako lehen kontua haren lehen urteetako argitalpen kopuru ugaria da: 16 zatitik 21era luzatzen da eta bibliografian haren data ofizialarekiko aurreko edo ondorengo argitalpen batzuei buruzko teoriak daude. Lanaren bi bertsio nagusi iritsi zaizkigu: bata 16 zatitan banatuta dago eta Comedia izena du; besteak 21 zati ditu eta haren izena Tragicomedia da.

Comedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko argitalpenen bat egon litekeela susmatzen den arren, Comediaren lehen ediziotzat Burgosen Fadrique de Basilea inprimariak 1499an Comedia de Calisto y Melibea ustezko izenarekin argitaratu zuena hartzen da: New Yorkeko Hispanic Societyn dago. Baina aditu batzuek zalantzan jarri dute edizio horren data, eta 1500ean Toledon argitaratu zena lehen ediziotzat jotzen baitute. Burgosko edizioaren arazoa da ez duela lehen orria; orri hori gorde dutenek bezala, Comedia izenburua izango zuela uste da.

Comediak 16 zati ditu eta, Toledoko ediziotik aurrera, bertso akrostikodun kopla erreal batzuekin: hor, "El Bachiller Fernando de Rojas acabó la Comedia de Calisto y Melibea e fue nascido en La Puebla de Montalban" irakur daiteke. 1500eko edizioak sarrerako gutuna, aurrez esandako bertsoak, inzipita eta argumentua ditu. Lehen orria falta denez, Burgosko edizioak ere izan litekeela iradoki da, baina funtsik gabe.

Lanaren arrakasta berehalakoa izan zen, beste edizio batzuk bultzatu zituena, agian orain galdutakoren bat, eta 1501ean Sevillan argitaratu zen edizio berri batekin: horrek ere Comedia de Calisto y Melibea izenburua zeraman. 1499ko edizioaren izenburua hori bera izan litekeela argudiatzen da. Aurreko biek bezala, batetik 16 zati ditu eta, bestetik, ale bakarra baino ez da kontserbatzen, baina oso egoera onean.

Tragicomedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1502an Tragicomedia de Calisto y Melibea izenburuko edizio berria agertu zen, aurrekoek baino bost zati gehiagorekin, 21 orotara azken zatiaren aurretik, Tratado de Centurio izenekoa, bertan pertsonaia hori agertzen baita, baita lana Heraklitoren "gauza guztiak gudu edo borroka eran sortuak dira", hau da, "gerra edo ika-mika da gauza guztien sortzaile" dioen maximan oinarritzen dela azaltzen duena, lanean inprimatzen den bizitzaren kontzepzio dialektikoa, non mirabeak eta jauntxoak, gazteak eta zaharrak, gizonak eta emakumeak, inozoak eta argiak gorrotatzen diren, hizkuntzak ere buruarekin borrokatzen duelarik, estilo altu eta latinizatzaile batek beste estilo baxu eta arrunt batekin borrokatuz. Tragicomedia honetaz sei edizio daude 1502an bertan, Sevillan Jacobo Crombergerrek editatutakoa nabarmentzen delarik, hiri horretan bertan beste hiru ere badauden arren, baita beste bana ere Salamankan eta Toledon.

Arrakasta hain handia izan zuen, non 1499tik 1634 arteko tartean Espainian 109 edizio kontserbatu diren: horiei frantsesera itzulitako beste 24, italierara itzulitako 19, alemanezko beste 2, latin klasikoko 1 eta hebreerazko beste 1 gehitu behar zaizkie.

Baina ez zuen izenburuagatik arrakasta izan, sekula ez baitzen Comedia edo Tragicomediagatik La Celestinagatik bezain ezaguna izan, eta hala ikus dezakegu lan horri erreferentzia egiten diotela XVI. mendearen hasieratik Juan de Valdes edo Juan Luis Vivesek.

Egiletza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilea Fernando de Rojas den arren, nolabaiteko eztabaida dago puntu honetan, neurri batean egileak berak sortutakoa. Lana ez dago sinatua eta Fernando de Rojas da lanaren aurretik agertzen diren akrostikoetan irakur daitekeen izena, hauekin batera 1497an lehen zatia eta bigarrenaren hasiera Salamancan zuzenbidea ikasten ari zen bitartean aurkitu zituela dioen gutuna, eta asko gustatu zitzaionez eta istorioaren amaiera ezagutzen ez zuenez hamabost gehiago gehitu zituela amaitu arte (jakina, lehenengo bertsioari erreferentzia egiten dio, Comedia izenekoa). Egiletzaren lehen arazoa, Rojasi jarraituz, lehen zati horren egilea topatzea izango litzateke. Lehen zati hori Errege Jauregian topatu den eta Celestina de Palacio bezala izendatzen den eskuizkribu bat da. Lana jarraitu zuenak lehen zati honen egiletza batzuk Juan de Menari eta beste batzuk Rodrigo de Cotari ematen ziotela dio.

Fernando de Rojasek egiten dituen balizko egiletza emate hauek arazotsuak dira. Kritikak Mena ia berehala baztertu zuen, Salamancan zuen ospeak egiletza hori argitara berehala emango baitzuen, honek Fernando de Rojasek lanarekiko arreta izen ospetsu bat erabiliz pizteko erabili zuen baliabide bat izan zela adierazten duelarik. Prosa latinizatzailean Menak idatzitako bertso batzuk aurkitzean arrasto hau jarraitu nahi izan zen berriz, baina ez dirudi oso litekeena.

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zelestina, Joxe Antonio Sarasola Arregik euskaratua, Argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala (2016)[2].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Obra honen inguruko lanak jasotzen dira 1996 urtetik aldizkari espezializatu honetan :(Gaztelaniaz) Revista Celestinesca [1] [Kontsulta data 2018ko azaroaren 6an] ISSN 0147-3085
  2. E-liburutegiko Bertsio digitala jabari publikoan:[2][Betiko hautsitako esteka]; [Kontsulta data 2018ko irailaren 27an]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]