Zentro (geometria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirkunferentzia bat (gorriz) eta haren zentroa (beltzez)

Geometrian, irudi geometriko baten zentroa (grekotik: κέντρο) erdigunean dagoen puntua da.

Zirkuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkuluaren zentroa ertzaren (zirkunferentzia) puntuetatik distantziakidea den puntua da. Era berean, esferaren zentroa gainazalaren puntuetatik distantziakidea den puntua da, eta zuzenkiaren zentroa bi muturren erdigunea da.

Irudi simetrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simetriadun irudi geometrikoetan, simetria-eragiketa bat aplikatu eta gero aldatu gabe geratzen den puntua da simetria-zentroa. Beraz, karratu, laukizuzen, erronbo edo erronboide baten zentroa diagonalen ebaki-puntua da. Era berean, elipsearen zentroa ardatzen ebaki-puntua da.

Triangeluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Triangeluaren zentroak»

Triangeluaren kasuan, hainbat puntu dira triangeluaren zentroak: zirkunzentroa, barizentroa, intzentroa, eszentroa, ortozentroa, bederatzi puntuetako zirkunferentzia... Triangelu aldekidearen kasuan, horiek guztiak (eszentroa izan ezik) puntu bera dira: triangeluaren hiru simetria-ardatzen ebaki-puntua (oinarritik erpinerainoko distantziaren heren batera dago).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]