Zeru-esfera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeru-esferaren osagai nagusiak

Zeru-esfera esfera ideal bat da, zehaztu gabeko erradiorik ez duena, zentrokidea Lurrean, non, itxuraz, argizagiak mugitzen diren. Zeruko objektuak aurkitzen diren norabideak irudikatzea ahalbidetzen du, honela, bi norabidek eratutako angelua, esfera horretan zirkulu arku nagusi batekin irudikatua izango da. Teorikoki, Lurrarenarekin nahasten da: Munduaren ardatza, zeru esferaren errotazioarena da eta Lurraren errotazio ardatzari paraleloa da, eta, beraz, behatzailearen begiradan zentratua dago. Astronomoek, euren neurketak, esfera horretan, ohiko puntu, zirkulu eta planoen existentzian oinarritzen dituzte: ostertzaren planoa eta zeru-ekuatorearena, lurburua eta zenita, meridianoa, abiapuntu bezala balio duena azimutaren neurketan. Nahiko erraza da astro bat aurkitzea edo kokatzea funtsezko plano horiekiko.

Zeru-koordenatu ekuatorial eta horizontalen irudikapen grafikoa. Zeru-esferaren puntu geometriko garrantzitsuenekin

Begiralearen ostertza, ekuatorearekiko zeiharra denean, zeru esfera, zeiharra dela esaten da. Bi poloetakoren batean dagoen begirale batentzat, esfera paraleloa da, bere ostertza ekuatorearekiko paraleloa baita. Azkenik, esfera zuzena da ekinokzioen lerroan dagoen begiralearentzat, han, ostertzak, perpendikularki mozten baitu ekuatorea.

Zeru esfera, kontzeptu bat da, ez objektu bat, argizagiak proiektatuak ikusten diren azal birtual bat da, argizagi guztiak, Lurretik distantzia berberera egongo balira bezala.

Esfera honetako hiru puntu argik (zenita, altxatako poloa eta argizagia (Z, P eta S) ezkerraldeko grafikoan, hiruki esferiko bat (trigonometria esferikoa) definitzen dute eta, horien ebazpenen bidez marinel eta nabigatzaileek, lurrazalean kokatzea lortzen zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]