Zuhaitz aparteko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ondategiko haritza, 600 urte, osasuntsu eta hazten.

Zuhaitz apartekoa[1][2][3] dendrologiaren, historiaren, kulturaren edo paisaiaren aldetik nabarmena den zuhaitza da. Hego Euskal Herrian, halako zuhaitzek babes berezia dute legearen aldetik, kalterik gabe iraun dezaten.

Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoan, zuhaitz apartekoa da Eusko Jaurlaritzak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa.[1] Neurriagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik edo kokapenagatik ezohiko ezaugarriak dituzten zuhaitz aleak babesteko helburua du izendapen horrek. Zuhaitz apartekoen izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legean arautu zen, 1994an.[4]

Guztira 26 arbola izendatu dira zuhaitz apartekotzat, Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretuaren eta 23/1997 Dekretuaren bitartez.

Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen zuhaitz apartekoen zerrenda osoa, izendatzeko dekretuan emandako xehetasunekin.[1][4]

Zenbakia Espeziea Probintzia Udalerria Kokalekua UTM Ezaugarri aipagarriak
1. zuhaitz apartekoa - Altubeko haritza Quercus robur (haritz kanduduna) Araba Zuia Altubeko mendatetik hurbil dago, herri onurako 734. basoan, «El Fresnal» izenaz ezaguna den alderdian. 30 T-WN-087.628 Tamaina eta edertasuna.
2. zuhaitz apartekoa - Santa Teodosiako lizarra Fraxinus excelsior (lizar arrunta) Araba Harana Entziako partzuergoko Done Bikendi Haranan, herri onurako 640. basoan, La Dehesa izenekoan, Santa Teodosiako baselizaren ondoan dago. Baselizaren ipar-mendebaldeko muturretik hurbilen dagoen zuhaitza aukeratu da. 30 T-WN-526.351 Neurriak.
3. zuhaitz apartekoa - Lantarongo pinazi-pinua Pinus pinea (pinazi-pinua) Araba Lantaron Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean dago, 122. eskualde errepideko 38. km-an, lursailak banatzeko 19 eta 20. mugarrien artean. 30 T-VN-994.306 Espezie honetako berezko baso bakarra da Euskal Herrian.
4. zuhaitz apartekoa, Gasteizko sekuoia erraldoia Sequoiadendron giganteum (sekuoia erraldoia) Araba Gasteiz Gasteizko Magdalena kaleko 12. zenbakiko etxearen lorategian dago, ursulinen ikastetxearen ondoan. 30 T-WN-264.439 Tamaina eta edertasuna.
5. zuhaitz apartekoa- Artziniegako artea Quercus ilex ilex (artea) Araba Artziniega Arteko Andre Mariaren santutegiko lorategietan dago. 30 T-VN-890.752 Tamaina eta historia.
6. zuhaitz apartekoa - Garaiko artea Quercus ilex ilex (artea) Bizkaia Garai Etxeita baserriaren lurretan dago, Santa Kataliñeko baselizaren parean. 30 T-WN-306.833 Simetria, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia.
7. zuhaitz apartekoa - San Romango artea Quercus ilex ilex (artea) Bizkaia Muxika San Roman auzoan dago. 30 T-WN-236.923 Tamaina, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia.
8. zuhaitz apartekoa - Artzentalesko zuhaitz apartekoa Quercus x andegavensis (Q. roburren eta Q. pyrenaicaren hibridoa, hau da, haritz kandudunaren eta ametz arruntaren arteko hibridoa) Bizkaia Artzentales San Migel auzoko La Zarzuela finkaren lurretan dago. 30 T-VN-822.891 Tamaina eta taxua.
9. zuhaitz apartekoa - Arimekortako arteak Taxus baccata (hagina) Bizkaia Zeanuri Arimekortako larre-tokietan dago. 30 T-WN-192.657 Tamaina eta edertasuna.
10. zuhaitz apartekoa - Arimekortako arteak Taxus baccata (hagina) Bizkaia Zeanuri Arimekortako larre-tokietan dago. 30 T-WN-191.662 Tamaina eta edertasuna.
11. zuhaitz apartekoa - Begosastiako artea Quercus ilex ilex (artea) Gipuzkoa Aizarnazabal Aspiazu baserritik hurbil dago, Begosastia izeneko lekuan. 30 T-WN-612.907 Neurri apartekoak eta tankera.
12. zuhaitz apartekoa - Olazko artea Quercus ilex ilex (artea) Gipuzkoa Mutriku Olatz auzoan dago, Abeletxe baserritik hurbil. 30 T-WN-474.931 Tamaina eta kokalekua.
13. zuhaitz apartekoa - Garateko artelatza Quercus suber (artelatza) Gipuzkoa Getaria Garateko mendatean dago, Kajuategi baserrirako hegalean. 30 T-WN-649.931 Diametroa 1,5 m-koa du, Gipuzkoako handiena alegia.
14. zuhaitz apartekoa - Bidausoroko izeia Pseudotsuga menziesii (Douglas izeia) Gipuzkoa Albiztur Bidausoro mendiaren ipar-ekialdeko hegalean dago, Tolosako udal mugartean. 30 T-WN-711.747 55 m-ko altuera eta 18 m3 erreal.
15. zuhaitz apartekoa -Olaso dorreko magnolia Magnolia grandiflora (magnolia lorandia) Gipuzkoa Bergara Monzon familiarena den Olaso dorrearen lorategian dago. 30 T-WN-477.742 Tamaina eta edertasuna.
16. zuhaitz apartekoa - Angostoko arte zin egitekoa Quercus ilex (artea) Araba Gaubea Angostoko Amaren Monasterioaren inguruan, Villanañen. 30 T-VN-4942.47438 Antzina, haren adaburuaren azpian egiten ziren Gaubea haraneko zaldun aitoren semeen bilkurak.
17. zuhaitz apartekoa - Ondategiko haritza Quercus robur (haritz kanduduna) Araba Zigoitia Ondategi herrian dago. 30 T-WN-5217.47560 Tamaina eta edertasuna.
18. zuhaitz apartekoa - Izarrako hagina Taxus baccata (hagina) Araba Urkabustaiz Izarran, museoaren ondoan, aisia- eta olgeta-eremuan dago. 30 T-WN-5080.47560 Edertasuna.
19. zuhaitz apartekoa - Antoñanako hagina Taxus baccata (hagina) Araba Kanpezu Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan dago, Antoñanan. 30 T-WN-5479.47270 Aparteko neurriak eta itxura.
20. zuhaitz apartekoa - Antoñanako ezkia Tilia platyphyllos (ezki hostozabala) Araba Kanpezu Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan dago, Antoñanan. 30 T-WN-5479.47272 Aparteko neurriak eta itxura.
21. zuhaitz apartekoa - Berioko artea Quercus ilex (artea) Gipuzkoa Donostia Ibaeta auzoan dago, Zarautz hiribidean unibertsitate fakultateetako bidea hartu eta Berio pasealekuan gora jota. 30 T-WN-5800.47955 Oso tamaina handikoa da, eta ingurua guztiz hirituta dago.
22. zuhaitz apartekoa - Berioko haritza Quercus robur (haritz kanduduna) Gipuzkoa Donostia Beriotik behera Igarako industrialdera jaisten den hegiaren goiko aldean dago, Unión Farmacéutica Guipuzcoanaren pabilioiaren ostean. 30 T-WN-5801.47950 Tamaina.
23. zuhaitz apartekoa - Eguzki parkeko gingkoa Ginkgo biloba (ginkgoa) Gipuzkoa Hernani Eguzki parkean dago, jubilatuen etxearen ondoan. 30 T-WN-5833.47909 Tamaina eta edertasuna.
24. zuhaitz apartekoa -
Altzoko pagoa
Fagus sylvatica (pagoa) Gipuzkoa Altzo Oiarbide baserritik 150 metrora. 30 T-WN-5760.47726 Tamaina eta edertasuna.
25. zuhaitz apartekoa - Pagoetako hagina Taxus baccata (hagina) Gipuzkoa Aia Pagoetako parkean, Sagastizabal baserriaren inguruan. 30 T-WN-5671.47874 Tamaina eta adaburuaren itxura.
26. zuhaitz apartekoa - Monterrongo sekuoia Sequoiadendron giganteum (sekuoia) Gipuzkoa Arrasate Monterron parkean dago, Arrasaten. 30 T-WN-5414.47685 Tamaina eta edertasuna.

Nafarroa Garaiko zuhaitz apartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoan, monumentu natural da Nafarroako Gobernuak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa. Dendrologiaren, historiako nabarmentasunaren, zientzia nahiz kultura arloko interesaren edo paisaia kalitatearen aldetik duten berezitasuna dela kausa dagoeneko gizartearen jokabidean babes birtuala baduten eta mendian nahiz hiri inguruneetan errespetatuak diren zuhaitz ale edo talde jakin batzuk babestea du helburu izendapen horrek.[5]

Monumentu natural izendapenak, zuhaitzak ez ezik, izadiko beste edozein elementu aparteko —berezia, bakana edo ederra delako, babes berezia merezi duena— babesteko ere balio du. Espainiako Gobernuak 1991an arautu zuen monumentu natural izendapena, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gaineko Legean.[6]

Nafarroa Garaiko zuhaitz apartekoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Nafarroa Garaian monumentu natural izendatuta dauden 31 zuhaitz apartekoen zerrenda osoa.[5][7]

  1. Eraulgo artea
    Eraulgo artea (11 metro, 1,3 metroko diametroa, 500 urtetik gora)
  2. Hiru Hankako artea (Mendaza)
    Hiru Hankako artea (15,5 metro, 2,45 metroko diametroa, 800 urtetik gora) Barrualdea hutsik daauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da; hortik bere izena.
  3. Cabregako arteak
  4. Corellako arteak
  5. El Centinela
  6. Arralako ametza
  7. Leartzako ametzak
  8. Kisulabeko haritza (10 metroko perimetroa, Jauntsarats),[8]
  9. Beheitikolandako haritza Jaunsarats-en
    Beheitikolandako haritza (8,7 metroko perimetroa, Jauntsarats)[9]
  10. Jauntsarasko haritza
  11. Jauntsarasko haritza
  12. Eltzaburuko haritza
  13. El Bocaleko haritza
  14. Garaioako haritza
  15. Hiru Besangako pagoa
  16. Nabalako pagoa
  17. Paraguardasol
  18. Oriongo hurritzak
  19. Lodosako zurzuriak
  20. Errotako Presako sahatsa
  21. Oriongo astigarra
  22. Erriberriko Gazteluko marugatzea
  23. Azparrengo elorria
  24. Gardeko intxaurrondoa
  25. Auztegiko izeia
  26. Leitzalarreko izeiak
  27. Diputazio Jauregiko sekuoia
  28. Magisterio Eskolako sekuoia
  29. Bertizko zedroa
  30. Ekiza Etxaldeko ipurua
  31. Surioko pinuak
  32. Otsaportilloko hagina
  33. Auztegiko hagina

Iparraldeko zuhaitz apartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean daude hiru zuhaitz aparteko hauek:[10]

Kokapena Perimetroa Altuera
Baiona, Zedroaren plaza 7,05 m 27 m
Biarritz, Marion parkea 6,40 m 32,40 m
Uhartehiri, gaztelua 9,60 m 46,40 m

Hauek dira Pirinio Atlantikoak departamentuko beste zuhaitz aparteko batzuk:[10]

Kokapena Perimetroa Altuera
Lys, Caillau landetxea 11,80 m 14 m
Asson, Laborde landetxea (chez Jean Pédestarrès) 9 m 16,60 m
Paue, garai bateko "Les Bruyères", hipodromotik gertu 8 m ~30 m
Paue, Villa Formose 7,80 m 44,30 m
Lys, Casamayou landetxea 7,70 m 17,20 m
Escos, gazteluko parkea 7,60 m 33,20 m
Asson, Abère-ko gaztelua 7,40 m 38,50 m
Paue, La Ville du Midi egoitza (Baradat etorbidea) ~7,40 m 34 m
Paue, Besson Plaza 6,85 m 42 m
Gan, Tolou Gaztelua 6,70 m 32,40 m
Bizanos, 34, Tarbeseko errepidea 6,70 m 28,80 m
Narcastet, lojamendu-zentroa (aireztapen zentroa) 6,60 m 43,30 m
Laruns, Laruns ~6,50 m 51,60 m
Salies-de-Béarn, Kasinoa 6,50 m 43,40 m
Mazères-Lezons, the drilling well, North the Francis Miot's boutique ~6,50 m 30,50 m
Bosdarros, crossing of Chemin Goaillard and road to Rébénacq ~6,50 m 17,80 m

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretua, 1994ko maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108. zenbakia, 1995-06-08.
  2. Oihane, Lakar Iraizoz. (2008-05-01). «Erabilera anitzeko arboretum-a Leioan» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  3. «Iritsi da urteroko hitzordua: Zuhaitz Eguna» Mendirizmendi.com (Mendiriz Mendi Elkartea) 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. a b Eusko Jaurlaritzaren 23/1997 Dekretua, 1997ko otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Erkidegoko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egiteko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 38. zenbakia, 1997-02-25.
  5. a b Nafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz berezi natur monumentu deklaratu eta horien babes araubidea ezartzen duena. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 6. zenbakia, 1991-05-17.
  6. Espainiako Gobernuaren 4/1989 Legea, 1989ko martxoaren 27koa, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gainekoa. Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1989-03-28.
  7. Nafarroako Gobernuaren 926/1996 Foru Agindua, 1996ko irailaren 6koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako naturagune, habitat eta erabilera publikoko mendien lehen inbentarioa onesten duena. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 147. zenbakia, 1996-12-04.
  8. «Jauntsarasko haritza 1 (Kisulabeko Haritza) | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  9. «Jauntsaratsko haritza 2 (Beheitiko Landako Haritza) | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  10. a b «Arbres monumentaux en Pyrénées-Atlantiques» www.monumentaltrees.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]