Zuzenbide kontinental

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako zuzenbide-familiak

     Erromatar zuzenbidea      Germaniar zuzenbidea      Zuzenbide kontinental mistoa
(berezkoa + erromatarra/germaniarra)
     Eskandinaviar zuzenbidea      Common law
(ez-kontinentala)
     Eskoziar zuzenbidea
(common law + kontinentala)

Zuzenbide kontinentala, erromatar-germaniar zuzenbidea edo, herrialde anglosaxoietan, zuzenbide zibila (ingelesez: civil law) erromatar zuzenbidetik sortu zen eta, gaur egun, Europa kontinentalean indarrean dagoen lege-sistema da, baina Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako zenbait tokitan ere bai. Zuzenbide kontinentalaren ezaugarririk garrantzitsuena zuzenbide pribatu kodetua da, ius commune (euskaraz: «zuzenbide erkide») delakotik abiatuta. XIX. gizaldian Europan sortu ziren ia kodeketa guztiak Corpus Iuris Civilis kodean oinarritu ziren, justinianotar erromatar zuzenbidearen lege-bilduman. Lege-sistema honen beste sorburu esanguratsu batzuk zuzenbide kanonikoa, ohiturazko zuzenbidea eta zuzenbide naturala dira. Zuzenbide kontinentala common law anglo-amerikar sistemaren aldean oso bestelakoa da: hartan ere legeak egiten diren arren, epaileek askoz erabakimen handiagoa daukate, eta sistema kontinentalean baino leku garrantzitsuagoa hartzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.