Zuzenbidea Gradua (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuzenbide Gradua Espainian zuzenbide unibertsitate-ikasketak amaitu dituztenei ematen zaien gradu-mailako titulua da, 4 urteko formakuntza duena.

Bi gradu mota ezberdindu behar ditugu: Boloniako prozesua baino lehen zegoena eta egun dagoena. Bolonia aurrekoa lizentzitura-gradua zen 5 urteko formakuntza zuen, espezialitatearekin eta praktikarik gabe. Egunekoak 4 urteko formakuntza du, praktikekin eta espezializaziorik gabe, horretarako masterra egitea beharrezkoa da.

Zuzenbidean Lizentziatura Gradua (Bolonia aurreko egoera)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolonia aurrekoa lizentzitura-gradua Licencitura en Derecho zuen izena eta zuzenbidean lizentziatura bat zen, 5 urteko formakuntza zuen. Master-maila zuen lizentzitura-gradu honek (doktorego bat baino beheragoko maila bat).

Lizentzitura-gradu honek 300-400 kredituko lan-karga suposatzen zuen[1][2][3][4] eta horren ikasketa egitura 1953. urtean ezarri zen.

Boloniako prozesuak lizentziatura-gradu hau kendu zuen eta Gradu + Master sistema ezarri zuen.

Zuzenbidean Gradua (Bolonia ondorengo egoera)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boloniak Gradu + Master sistema ezarri zuen, lizentziatur-graduarekin lortzen zen maila akademikoa, baina bi gradu ezberdinetan. Egun Grado en Derecho du izena eta 4 urteko formakunzta du. 240 kredituko lan-karga suposatzen du.[5][6]

Egungo Zuzenbidea Graduak hautazko praktikak egiten aukera ematen du (unibertsitate bakoitzak erabakitzen du praktika horiek nahitaezko bihurtzea edo ez ikasketa planean), eta 6 kredituko lan-karga suposatzen dute.

Ikasketa plana eta ikasgaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide Graduko ikasketa plan baten adibidea[7]

1. Ikasturtea:

  • Ekonomia
  • Erromatar Zuzenbidea
  • Konstituzio Zuzenbidea I
  • Zuzenbide Zibila I
  • Zuzenbidearen Historia
  • Adminitrazio Zuzenbidea I
  • Europar Batasuneko Zuzenbidea
  • Konstituzio Zuzenbidea II
  • Zuzenbidearen Teoria


2. Ikasturtea:

  • Zuzenbide Zibila II
  • Administrazio Zuzenbidea II
  • Adminitrazio Zuzenbidea III
  • Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I
  • Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
  • Konstituzio Zuzenbidea III
  • Zuzenbide Prozesala I
  • Zigor Zuzenbidea I
  • Zigor Zuzenbidea II
  • Finantza eta Tributu Zuzenbidea I

3. Ikasturtea:

  • Merkataritza-Zuzenbidea I
  • Zuzenbide Zibila III
  • Nazioarteko Zuzenbide Pribatua I
  • Nazioarteko Zuzenbide Pribatua II
  • Zuzenbide Prozesala II
  • Zuzenbide Prozesala III
  • Zigor Zuzenbidea III
  • Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I
  • Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II

4. Ikasturtea:

  • Merkataritza-Zuzenbidea II
  • Zuzenbide Zibila IV
  • Finantza eta Tributu Zuzenbidea II
  • Hautazko ikasgaiak
  • Gradu Amaierako Lana
  • Praktikak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Asignaturas (Licenciatura en Derecho) - Facultad de Derecho - Universidad de Murcia» www.um.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  2. (Gaztelaniaz) Licenciatura en Derecho (extinguida) | Facultad de Derecho. (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  3. «Asignaturas de Licenciado en Derecho (Plan 1953) - Diplomaturas, Licenciaturas e Ingenierías  - Universidad de Almería» cms.ual.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  4. Plan-de-Estudios.-Licenciatura-en-Derecho. .
  5. «Asignaturas (Grado en Derecho) - Facultad de Derecho - Universidad de Murcia» www.um.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  6. [http://derecho.uah.es/estudios/lstAsignaturas-v3.asp?CodPlan=G400 «Asignaturas del grado o estudio de la Facultad de Derecho de la Universidad de Alcal� - UAH»] derecho.uah.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  7. «Kreditu eta irakasgaiak» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.