Édouard Caillau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Édouard Caillau

Bizitza
JaiotzaBiarritz1924ko martxoaren 1a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
Heriotza1990eko martxoaren 15a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0128809 Edit the value on Wikidata

Édouard Caillau, okzitaniera arautuan Calhau,[1] (Biarritz 1924ko martxoaren 1a - Biarritz? 1990eko martxoaren 15a) euskal aktore eta umorista zen; adopzioz belgikartzat jotzen da sarritan, hala ere jaiotzaz eta beste arlo batzuetan hiri lapurtarrarekin harreman zuzena izan zuen.

Bruselako Gaity[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adopzioz belgikarra dela esan ohi da Bruselako Le Gaity edo Chez Paul au Gaity izeneko kabareteko animatzailea izan zelako eta bertan, bereziki Schaarbeek aldiriko udalerrian, urte luzeetan (40tik gora[2]) bizi izan zelako.

Théâtre de la Gaîté izenekoaren sotoetan zegoen agertoki hori; antzokiarekin batera ateak itxi zituen behin betiko 1982ko ekainean arrazoi ekonomikoengatik.

Édouard Caillau lokalaren animatzailea izan zen; 1970eko hamarkadan RTB telebista publikoan ematen zen Chansons à la carte saioan askotan agertzeak famatu bihurtu zituen bai bera bai kabareta. Madame la Baronne de la Tronche en Biais ezizena hartzen zuen Sim aktorearekin egiten zituen duo komikoak Henri Segersen agindupean.

Belgikan saritu zuten 1990ean (ikus 3. erreferentzia); 1988an meritu nazionaleko frantses domina ere eman zioten[3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1962: L'escarpolette, minitelesaila.
  • 1970: Musique s'il vous plaît sailaren lehen episodioa, maiatzaren 26koa. Umorezkoa.

Biarritz gogoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959tik Biarritz Brusela ondoko Elsene[7] udalerriarekin senidetuta dago. Proposamena luzatzen hiru lagunek izan zuten zerikusia: André Dassary kantari biarriztarra (oso arrakastatsua Belgikan), Tony Vanden Bosch (emazte euskalduna zuen Elseneko merkataria) eta Caillau bera, Brusela aldean luzaro bizi izan zena[8]; aktorea azpimarratzen dute bultzada egiteko orduan[9].

Sorterrian badago bere omenezko monumentu xume bat Jean-Baptiste Lassalle plazan, Euskaldunen Kostaldearen gainean Bibi-Beaurivage auzoan; 1992an ezarri zuten[10] eta Christiane Giraud uztariztarrak egina da. Bertako parketxoan aritu ohi zen Sport-boules izeneko jokoan[11]. Édouard Caillau humoriste idatzita dauka eta kirol honetan baliatzen diren bola batzuk ditu barnean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) calhau hitzak "harri" dela azaltzen du; oso biarriztarra den antzeko beste kontzeptu bat ere izan daiteke, hriaren parean dauden haitzak edo uhartetxoak izendatzeko balio baitezake.
  2. Erreferentzia lesoir.ben.
  3. Berria lesoir.ben.
  4. Nederlanderaz (Bruno of de zondagsvader) eta ingelesez (Sunday's Child, Erresuma Batuan) ere emana.
  5. Ingelesez Far West AEBetarako.
  6. Filma filmsdefrance.comen.
  7. Nederlanderazko jatorrizko lekuizena; frantsesez Ixelles; Biarritzen antzeko ezaugarriak ditu, alde "noble" ugari baina baita Matonge kongoar komunitatearen auzoa ere.
  8. Urteurrena Elseneko udal aldizkarian, 4-5. or.[Betiko hautsitako esteka]
  9. Caillau nabaritua senidetzea bultzatzeko orduan.
  10. Biarrizko eskulturei buruzko web orria.
  11. "Bola lyondar" izenez ere ezaguna, petankaren antzekoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Édouard Caillau Aldatu lotura Wikidatan