Élisée Reclus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Élisée Reclus

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Élisée Reclus
JaiotzaSainte-Foy-la-Grande1830eko martxoaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTorhout1905eko uztailaren 4a (75 urte)
Hobiratze lekuaIxelles Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaJacques Reclus
AmaZéline Reclus
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNew University of Brussels (en) Itzuli
(1848 - 1849) : Teologia
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Carl Ritter
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, unibertsitateko irakaslea, Communarda eta idazlea
Enplegatzailea(k)New University of Brussels (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSociété Ramond (en) Itzuli
Hungariako Zientzien Akademia
Lehen Internazionala
Jura Federation (en) Itzuli
Société de Géographie (en) Itzuli
Grand Orient de France
Brasilgo Letren Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraGarde nationale (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakSiege of Paris (en) Itzuli

iTunes: 366216205 Edit the value on Wikidata

Jacques Élisée Reclus (Sainte-Foy-la-Grande, 1830eko martxoaren 15a - Torhout, 1905eko uztailaren 4a) frantses geografoa eta anarkista izan zen. Erbesteraturik bizi behar izan zuen 1851tik aurrera, errepublikaren alde agertzen zituen ideiengatik.

Europan eta Amerikan ibili ondoren Parisera itzuli zen berriro, eta La Terre, description des phénomènes de la vie du globe (1857, bi liburuki; Lurra, lurreko bizitzaren fenomenoen deskribapena) obra handia idatzi eta argitaratu zuen. Internazionalista zen aldetik Komunan parte hartu zuen, eta erbesteratu egin zuten berriro.

Bruselako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1892an, eta garai hartan hasi zen idazten La Nouvelle Géographie universelle, la terre et les hommes obra erraldoia (19 liburuki, "Unibertsoko geografia berria, lurra eta gizakumeak"). Eragin handia izan zuen espainiar anarkistengan, eta horiek haren obrarik gehienak argitaratu zituzten Espainian gazteleraz. Euskaldunez ere idatzi zuen artikulu bat, Les Basques, un peuple qui s´en va (1867, Revue-des-Deux-Mondes).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Élisée Reclus Aldatu lotura Wikidatan