Émile Benveniste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Émile Benveniste
Bizitza
JaiotzaAlepo1902ko maiatzaren 27a
Herrialdea Frantzia  (1924 -
HeriotzaVersailles1976ko urriaren 3a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Antoine Meillet
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, soziolinguista eta katedraduna
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)École pratique des hautes études
Collège de France  (1937 -  1972)
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres
Linzeen Akademia
Société de Linguistique de Paris (en) Itzuli
Poloniako Zientzien Akademia

Émile Benveniste (bɛnvənist; Alepo, 1902 maiatzaren 27aParis, 1976ko urriaren 3a) frantses hizkuntzalaria izan zen.

Hizkuntza indoeuroparraren gramatika konparatuaren alorrean nabarmendu zen. 1929tik aurrera École des Hautes Études delakoan irakasle izan zen eta 1937az gero Collège de France ikastetxean. Lexikologia ikuspuntu estrukturala erabiliz aztertu du. Zenbait lan: Essai de grammaire sogdiane, Gauthiotekin batera (1929); Les infinits avestiques (1935); Noms d’agent et noms d’actions en indo-européen (1948); Vocabulaire des institutions indoeuropéenes (1969).

Benvenistek hizkuntzalaritzan egin dituen ekarpen garrantzitsuenak Problèmes de linguistique générale (1966, 1974) lanean bildu dira. Saussureren zeinuaren teoria berritu zuen, mintzatzailearen eta bere diskurtsoaren arteko harremanak aztertuz sintaxia aberastu zuen, eta hipotesi teoriko garrantzitsuak proposatu zituen semiologian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]