Ajax (programazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thijs!bot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:13, 22 urtarrila 2007
AJAX teknologiaren logoa

Ajax (Asynchronous JavaScript and XML) hurrengo teknologiak bateratuz web interaktiboen garapenerako teknika da:

  • HTML (edo XHTML) eta estilo orriak (CSS) informazioa aurkezteko;
  • Document Object Model (DOM) eta JavaScript, datuekin dinamikoki aritzeko, eta
  • XML eta XSLT, zerbitzariarekin modu asinkronoan datuak elkartrukatu eta maneiatzeko (hau erabiliena da, baina ez da beti horrela, batzutan testu laua ere erabil daitekeelako).

Ajax teknologiari esker, erabiltzaileak ez du zuzenean web zerbitzarira eskaera egiten; Ajax motoreari eskaera egin, eta berau arduratzen da web zerbitzariarekin konexioa egiteaz. Motorearen bitartez informazioa jasotzean, bistaratu egiten da. Guzti honi esker Ajax aplikazio batek mahaigaineko aplikazio batek bezalaxe lan egin dezake, non datuak eguneratzeko pantaila osoa eguneratu beharrik ez dagoen.

Ajax teknologia darabilten webguneen adibideak