Beriberi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beriberi
Late stage of paralysis with atrophy in dry beriberi.jpg
Deskribapena
Motanutritional deficiency disease (en) Itzuli
vitamin B1 deficiency (en) Itzuli
Espezialitateaendokrinologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakTiamina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE51.1 eta E51.11
GNS-9-MK265.0
DiseasesDB14107
MedlinePlus000339
eMedicine000339
MeSHD001602
Disease Ontology IDDOID:13725
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Beriberi deritzo B1 bitaminaren gabeziak sortutako gaixotasunari; haren ezaugarriak edemak eta arazo kardiakoak eta nerbio-sistemakoak dira.

Gaitza Takaki sendagile japoniarrak deskribatu zuen estreinakoz XIX. mendearen bukaeran. Hala ere, B1 bitamina ez zen 1926. urtera arte bakartu.

XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran gaitza Ekialde Urruneko herrialdeetan oso ohikoa zen. Arrazoia herrialde horietako dietan zegoen, batez ere arrozean oinarrituta.

Koadro kliniko bi ditu, bereziki: amak B1 bitamina-gabezia duen ume jaioberriarena, eta helduena.

Hiru eratara aurkezten da, nagusiki:

  • Beriberi hezea
  • Beriberi idorra
  • Haurren beriberia

Gaitzak nerbio-sistema kaltetzen du gehienbat, polineuritis sortuz. Baita atrofia muskularra eta paralisia ere. Gutxiegitasun kardiakoa eta edemak eritasunaren beste ondorio kaltegarriak dira.

Tiamina edo B1 bitaminak pirubato deshidrogenasaren koentzima da. Entzima horrek azido pirubikoaren katabolismoan parte hartzen du. B1 bitaminaren ezak azido pirubikoaren pilaketa eragiten du, eta pilaketa hori nerbio-sistemaren kalteen erruduna dela uste da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]