Bering (itsasartea)

Wikipedia(e)tik
Beringeko itsasartea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bering satelitezko foto batean

Bering[1] Asiako ekialdeko muturra eta Ipar Amerikako mendebaldeko muturraren artean kokaturiko itsasartea da, Alaska eta Siberia artekoa. 85 kilometroko zabalera du, eta batez besteko sakonera 30 eta 50 metroen artean dago. Iparraldeko Chukchi itsasoa (Ozeano Artikoa) eta hegoaldeko Bering itsasoa (Ozeano Barea) lotzen ditu.

Itsasarteari Vitus Beringetik, Danimarkako esploratzailea, datorkio izena, honek 1728an bai itsasartea bai Beringia izeneko eskualdea igaro zituen.

Beringi buruzko mapa nautikoa

Itsasartearen erdian, Diomedes uharteak daude: Diomedes Handia Errusiakoa eta Diomedes Txikia Ameriketako Estatu Batuetakoa izanik.

Gerra Hotzean (1945-1989), Bering itsasartea, Estatu Batuak eta Sobietar Batasunaren arteko muga, espientzako pasabide nagusienatako bat izan zen.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 66°0′0″N 169°0′0″W / 66.00000°N 169.00000°W / 66.00000; -169.00000

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bering (itsasartea)